Almeneko LH 4ko ikasleak sendabelarrak ezagutzera Apotzara

Xirristi mirristi PROIarekin murgilduta dabiltza Almeneko LH4ko ikasleak. Sendabelarren inguruko PROIa da eta atzo Apotzara egin zuten irteera. Bertan 4. mailako bi ikasleren amamekin egon ziren sendabelarren inguruan hitz egiten eta sendabelar desberdinak ezagutzen, eta kalendularekin ukendua prestatu zuten bertan.

Almeneko ortuan sendabelar desberdinak ere landatu dituzten, eta oso gustora ari dira. Asko ikasten ari dira eta!

Eskerrik asko irteera honetan amamek egindako harrera eta erakutsitako guztiagatik!

WhatsApp Image 2026-04-27 at 8.09.25 PM (5)