DBH 4. mailako ikasleak Bartzelona inguruan murgildu dira ikasbidaian
Aste Santuko oporretatik bueltan, Almen eta Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleok urteko momenturik itxoinenetako bat bizi izan dugu: gure ikasbidaia. Kataluniako hainbat txoko ezagutzeko aukera izateaz gain, kostaldean elkarbizitza momentu oso politak eta aberasgarriak partekatu ditugu taldean. Bartzelonako kale eta gune esanguratsuenak bisitatzeak hiriaren kultura eta giroa bertatik bertara ezagutzeko balio izan digu, baina hiriburuko bisitaz harago, abenturak ere pisu handia izan du gure ibilbidean.
Emozio indartsuen bila, Port Aventurako atrakzioetan adrenalina guztia botatzeko aukera izan dugu, egun osoa martxa betean igaroz. Gainera, astean zehar bestelako ekintza dinamikoak probatzeko tartea ere hartu dugu, ur-kirolei lekua eginez.
Esperientzia honek taldea indartzeko eta ikasturte amaierako azken txanpari gogo handiagoz ekiteko balio izan digu, etxera oroitzapen eta anekdota ugarirekin itzuliz.
Jarrain argazkiak:

