LH1ekoek hamarretako osasuntsua
Almeneko LHko 1.mailan hamarretako osasuntsu bat eginez eman diogu bukaera “gorputza eta ohitura osasuntsuak” proiektuari. Proiektuan zehar hainbat lanketa egin dituzte, gorputza osasuntsu mantentzeko gauza asko ikasi dituzte eta hainbat profesionalen bisita ere izan dute.
Denon artean osasuntsua zer den erabaki eta adostu ondoren ekarritakoa talde giroan jan dugu. On egin!
