Batxiko ikasleak European Youth Parliament-en parte hartzen

Beste urte batez, Almen eta Gaztelupeko batxi 1eko ikasle talde batek Eurpepan Youth Parliament ekimenean parte hartu du. Aurten Donostian, udaletxeko aretoan antolatu dute jardunaldia eta bertan izan dira Janire Iglesias, Nahia Pasamar, Amaiur Linazisoro, Oxel Urzelai, Maialen Mallaut, Mikel Aramendia, Iban Agiriano, Alaitz Gorosabel, Andoni Osinalde, Jon Arnaiz, Naroa Unamuno, Izotz Fernandez eta Unax…

Read More

Almen 60: Urteurrena ospatzeko materiala salgai

Almenen 60. urteurreneko materiala eskuragarri dago jada aurresalmentan.Biserak eta bizkarrerako poltsak diseinatu ditugu.Hona hemen xehetasunak: Formularioan produktu guztiak eta beraien ezaugarriak ikus ditzakezue. Animatu eta eskuratu Almen60 ekimena gogoraziko dizun oroigarria! #60urteeuskararenalde #Arizmendi #Almen #Ikastola

Read More

Afrikako kultura ezagutzen: Basabeazpi, Olarte eta Almeneko ikasleen bisita Arkupen

Martxoaren 4 eta 5ean, aukera ezin hobea izan dugu Almeneko GURAko LH 3.mailakoek, Almeneko Batxiko ikasle batzuek, Basabeazpiko 5 urtekoek eta Olarteko 4 urtekoek, Afrikako emakume Bubia jatorrizko herriaren kosmobisioan  erakusketa ezagutzeko Aretxabaletako Arkupen. Erakusketaren sortzailea  Bësàkkò biá Rihólé da. 2025eko iraila eta urrian Garabideko truke programari esker, Bubi herria (Ekuatore ginearen menpe) ordezkatzera etorri…

Read More

Batxikoak 2526 Piztu Plaza ekimena antolatzen

Aurten deialdi berezi eta interesgarria jaso dugu batxi 1ekoek Ikastolen Elkartetik. Euskal Herriko ikastola guztietara zabaldu dute Piztu Plaza izeneko ekimena antolatzeko eta bertan parte hartzeko. Helburua da apirilak 25erako ekintza kultural eta artistikoa antolatzea, batxi 1eko ikasleak protagonistak izanez. Hainbat ikastolek eman dute izena ekintza artistikoak prestatzeko eta orain eguna antolatzeko momentua da. Gako…

Read More

EKKO (Eskola Kirola Komunitatea eta Osasuna) programaren saioak martxan

EKKO programa (Eskola Kirola Komunitatea eta Osasuna), LH5 eta LH6 ikasturteetan lantzen da gure ikastolan. Egitasmo honen helburua ikasleei trebezia sozialak garatzen laguntzea da, besteak beste, etorkizunean gehiegizko kontsumoaren aurrean erabakiak egoki eta orekatuak har ditzaten. Programaren zati bat geletan garatzen da, baina gurasoen rola ere ikaragarri garrantzitsua denez gai honetan, beraientzako saioak ere antolatzen…

Read More

Ikastolan HUHEZIrekin harremanetan: hartu eta eman

HUHEZIko fakultatea gertukoa izateak, aukera asko ematen dizkigu elkarrekintzari lekua egiteko. Bi erakundeak gara, gainera, Mondragoneko eredu kooperatiboaren parte, eta bi erakundeok jartzen dugu fokua eraldaketa pedagogikoaren indarrean. Horregatik, maiz gertatzen da batek beste erakundeari laguntza eskatzea proiektu bat inplementatzeko, esperimentatzeko edo gairen baten gaineko bestearen ikuspegia edo errealitatea ezagutzeko. Oraingoan, esate baterako, gure DBH1eko…

Read More

Alemaniako zaporeak Almeneko basoan: oraingoan LH3koen txanda izan da

Joan den astean LH2ko ikasleekin hasitako bideari jarraituz, oraingoan LH3koen txanda izan da “Naturan Hezten” saio bereziaz gozatzeko. Almeneko basoan eta “Sua” elkargunearen berotasunean, munduko beste txoko bateko ohiturak ezagutzeko aukera paregabea izan dute gure ikasleek. Ikastolako familia alemaniar baten bisitari esker, “Stockbrot” tradizioa hurbiletik ezagutu dute ikasleek. Ohitura denez, makila baten inguruan bildutako ogia…

Read More

FLL 2026: First Lego League txapelketan egon gara Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde

Larunbatean, otsailaren 28an, 500 haur eta gazte inguruk Euskadi mailako FLL txapelketan parte hartu zuten Arrasateko Iturripeko Mondragon Unibertsitateko pabiloietan. Arrasaten jokatu den zazpigarren aldia izan da eta Mondragon Unibertsitateak sekula baino parte-hartzaile gehiago hartu ditu, 800 bat gazte guztira, eta horietatik 500 bat Arrasateko campusean. Izan ere, Mondragon Unibertsitateak bi egoitza izan ditu: Arrasatekoaz…

Read More

Almen Bazara: “Astean behin” lehiaketaren finala

Aurten Bazarako ikasleak fin ari dira ekintzak antolatzen. Badira zenbait aste, “Astean behin” lehiaketa martxan jarri zuteneik, DBH34 eta Batxi 12ko ikasleendako. Bada, aste honetan, klase bakoitzeko irabazleekin finala jokatu dute batxilergoko eremuetan. Batxi 2ko Paule Luengo izan da azkenean irabazlea. Ospatzeko, hamarretako goxo bat egin ahal izan zuten denen artean.

Read More