955.km: Almen eta Gaztelupeko bazarako 120 ikasle Korrikarekin bat!

Ostegunean Atharratzetik abiatu zenetik, Korrika gelditu gabe dabil Euskal Herriko herri eta bazterretan barrena. Gaur, Arabako lurretan murgilduta, Almen eta Gaztelupeko IZEN-eko bazarako 120 ikasle inguru Azazeta mendatera bertaratu gara gure kilometroa (955. kilometroa) harrotasunez eramatera.Kilometro hau Almen eta Gaztelupeko ikasleen artean antolatu eta finantzatu da. Gure ekarpena txikia da Korrikak guri ematen digun guztiarekin…

Read More

DBH2koak Joko Olinpikoetan

Aurten ere elkartu dira gure ikastolako DBH 2ko ikasleak, taldeka antolatuta, Joko Olinpikoak egiteko prest. Arrasateko Iturripen aritu ziren pasa den asteko goiz oso baten. Begirale lanetan, irakasleez gain, batxilergoan monitoretza titulua ateratzen ari diren ikasleeak izan zituzten. Irudietan ikusiko duzuen bezala, goizeko hotzari berehala gailendu zitzaion umore ona eta kiroletan tajuz jarduteko gogoa. Hemen…

Read More

Bailarako ikastoletako DBH1ekoak, Euskal giroan jolasean

Gure bailaran hainbat Ikastola gaude, eta oso gustuko dugu elkarrekin harremanetan egotea. Azken finean helburu asko eta ikuskera jakin bat partekatzen baititugu, eta nola ez, denok osatzen baitugu Euskal Herriko Ikastolen sarea. Urtero aprobetxatzen dugun aukeretako bat “Euskal giroan jolasean” ekimena izaten da. Bertan, Ikastola ezberdinetako DBh1eko ikasleek hartzen dute parte. Lehenengo, bakoitzak bere ikastolan…

Read More

Batxi 1eko diziplinarteko azken PROIak bukatu ditugu

Aste honetan bukatu ditugu XNO, Eraikuntza eta Personal Trainer proiektuak batxilergoan. Giza zientzietako eta artistikoko modalitatekoek XNO garatu dute, pentsamendu kritikoaren ingurukoa lanketak eginez hainbat gairen bueltan; teknologikokoek, berriz, ikastolako espazioak diseinatu dituzte, ezagutza teknikoa eta erabilpen pedagogikoa uztartuz; zientziako modalitetekoek, berriz, giza anatomiaren ezagutzan oinarrituta fisioterapiako aholkuak emateko bulegoak garatu dituzte. Proiektu guztiekin bilatzen…

Read More

Potx eta Lotxen Almeneko grabazioa Makusi plataforman ikusgai!

Pasa den abenduan egon ziren gurean Potx eta Lotx eta beraien aldekoak Almenen, GURAko geletan beraien ekitaldi bat grabatzen. Bada, orain ikusgai daukazue bertan grabatutako “Bihotza Taupaka” bideo-klipa Makusi plataforman. Hemen berau ikusi ahal izateko esteka Milesker, Potx eta Lotx, gurekin kontatzeagatik!! Gure ikastolako ateak zabalik izango dituzue hurrengo batean ere!

Read More

Juanito Akizu, Almeneko bertso-eskolako sortzailea, joan zaigu

Egunotan izan dugu Juanito Akizuren heriotzaren berri. Juanito ,1974an Almeneko bertso-eskolako sortzaileetako bat izan zen, Xanti Iparragirre eta Patxi Goikolearekin batera. Beraien lanak bertsogintzaren transmisioan izan duen garrantzia ikaragarria da. Izan zirelako omen garela esaten da. Kasu honetan, esaldi horrek, bere esanahi osoa hartzen du bete-betean.Orain, gure esku geratzen da esaldiaren bigarren zatiari ere zentzua…

Read More

Ikastolatik Korrikara goaz!

Ikastolan ohitura bilakatu da Korrikarekin bat egitea, ez bakarrik gure herrietan; baita  Korrikak mapan marrazten duen Euskal Herrian zehar kilometroa hartuta ere.Aurten ere bagoaz, beraz, Araba eta Nafarroa aldera; Genebillatik Kanpezurako bidean, ikastolako profesionalen talde batek egingo du korrika; Azazetako gainean, berriz, ikastolako bigarren hezkuntzako 120 ikasle eta irakasle elkartuko dira, hauek ere euskararen alde…

Read More

“Gure Ferixia”: DBH 3ko ikasleek azoka antolatu dute LH 3koentzat

Almen eta Gaztelupe guneetako DBH 3. mailako ikasleek proiektu berezi batekin amaitu dute hiruhilekoa Gorputz Hezkuntzako arloan: “Gure Ferixia” azoka dinamikoa antolatu dute. Ikasle nagusiek hilabeteetako lana eta sormena jarri dute martxan ekitaldi hau antolatzeko, eta ahalegin horrek guztiak fruitu bikaina eman du LH 3. mailako ikasleak gonbidatu gisa hartu dituztenean. Azoka honen bidez, adin…

Read More

Almeneko LH 3koak Artium Museoan

Almeneko 3. mailako ikasleek egun berezi bat pasa genuen Artium Museoan. Bertan, PROI proiektuarekin lotuta, kultur aniztasunaren lanketa egin genuen, artearen bidez kultura desberdinak ezagutuz eta hausnartuz. Museoko artelan ezberdinak ikusi ondoren, ikasleek jarduera sortzaile bat egin zuten: bakoitzak bere kulturaren mapa ideal eta propioa sortu zuen, ikasitakoa eta bere ikuspegia irudikatuz. Egun aberasgarria eta polita…

Read More

Martxoak 8: berdintasuna aldarri gure Ikastolan

Martxoaren 8a aurten igandea egokitu denez, Arizmendi Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak eta aldarrikapenak martxoaren 6ra, ostiralera, aurreratu genituen. Guretzat, berdintasuna ez baita egutegiko egun bakar batera mugatzen; egunero lantzen ditugun balioak dira, eta aurten ere, ikasleek modu berezian ekarri dituzte agerira. Gure ikastolako gune guztiak sormenez eta aldarrikapenez bete dira, berdintasunaren aldeko mezu eta…

Read More