Almen60: bolondres bila eta krosserako topaketa/entsegua

Badator egun handia eta martxa hartzen hasi da antolakuntzako taldea. Hiru gai dauzkagu gaurko honetan:

Alde batetik, eguna aurrera ateratzeko jende askoren laguntza beharko dugunez, bolondres bila gabiltza, Hainbat ordu tarte eta zeregin betetzeko. Animatuz gero, bete ezazu GALDETEGI HAU aste honen bukaerarako asko jota. Izena ematen duzuenokin, ekaina hasieran harremanetan jarriko gara zeregina zehazteko.

Beste alde batetik, IRUTEN krossean parte hartzeko asmotan daudenentzako deialdia daukagu ostiral honetarako.

Topaketa /entrenamendu/ensayo txiki bat egingo dugu, ibilbide osoa ezagutzeko, erritmo oso lasaian.

  • Eguna eta ordua: Maiatzak 22, ostirala, 17:30etan Almenen. 📆
  • Norentzako: Jende guztiarentzako zabalik. (krosa egiteko asmoa izan ala ez) 🏃🏃🏃🚶🚶🚶
  • Izena emateko, bete galdetegi hau: (osteguna 16:00ak baino lehenago): https://forms.gle/g64NAWsr2ARy4oEM8 ✍️
  • Amaieran luntxa eta dutxatzeko aukera.🌭🍪🥧🧃🧋🧀🥪🍟 eta 🚿🧼

Bukatzeko, gogoratu bisera eta poltsa bikainak dauzkagula salgai!! Ez duzula erosi?? Bada, etorri eta gustura salduko dizkizugu!

Egun borobila izango delakoan, animatu barrutik parte hartzera!

#60urteeuskararenalde #Arizmendi #Almen #Ikastola