Urkulu, Gaztelupeko eta Almeneko 1.batxilergoko ikasleen bizikleta irteeraren helmuga
Azterketen bukaera aprobetxatuz, Gaztelupeko eta Almeneko Batxilergoko 1. mailako ikasleek modu paregabean ospatu dute urte osoko ahalegina eta, bide batez, agur esan diote Gorputz Hezkuntzari: bizikleta irteera bat eginez Urkuluko urtegira. Azken ebaluaziorako ezinbestekoa zen txango honetan, ikasleek kaskoa jantzi, pedalei eragin eta ibilbide ezberdinetatik iritsi ziren helmugara, sasoi bikainean daudela erakutsiz eta irakasle ezberdinak bidelagun zituztela. Giro aparta eta eguraldi ederra protagonista izan ditu egun honek, etaparen amaiera borobiltzeko eta ikasitakoari agur esateko modu ezin hobea bilakatuz.
