Ikasturte bukaeran, hurrengoari begira: Bidelagunak

5 urteko ikasleak bidelagunak eta gune berriak ezagutzera joan gara Almen, Gazteluondo eta Arimazubi guneetara. Azkeneko urteetan familiarizazioak garrantzi handia hartu du gure ikastolan. Hori dela eta ekintza desberdinak egiten ditugu horren bueltan.  Azken egunetan LHko bidelagunak datorren ikasturtean Almen, Gazteluondo eta Arimazubira Lehen Hezkuntzako 1. mailara joango diren 5 urtekoekin egotera gerturatu gara ERDUko…

Read More

Almen 60: Amestutakoa baino ederragoa izan zen!

Amesten genuena baino are ederragoa izan zen. Hasteko, espero genuena baino askoz jende gehiago etorri zen. Gaur egun ikastolako kide diren familia ugari egon ziren Almenen, eta horiekin batera, ikasle-ohi asko eta asko ikusi ahal izan genituen. Horietako batzuk, beraien urteko ikaskideekin adostu eta taldeetan antolatuta etorri zirela ikusi genuen. Munduko txoko anitzetatik, gainera; gertukoetan,…

Read More

Gure ikasleak sarituak EUSPOT-eko 15.edizioan!

Aretxabaletako Arkupe kultur etxea bete da berriro ere Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ospatzeko. Aurten, parte-hartzaileek sormen handiz erantzun diote luzatutako erronkari, “Zergatik sortu euskarazko edukiak sare sozialetan?” gaiaren inguruan lan bikainak osatuz. Guztira 95 spot jaso dira edizio honetan; horietatik 14 helduek eginak izan dira eta 81 adin txikikoek aurkeztutakoak, gazteek ikus-entzunezkoen munduan…

Read More

Almeneko LH4koen azken jaialdia

LH4ko ikasleek azken jaialdia eskeini diete familiei Almenen. Zikloari amaiera emateko hainbat ekintza prestatu dituzte familientzat, eta behar bezala agurtu diote elkarri. Bi urteak laburbiltzen duen bideo bat egin dute, bertsoak abestu dituzte, eta gainera “Xirristi Mirristi” PROIean sendabelarrei buruz ikasitako guztia familiei azaltzeko aukera izan dute dute. Ilusioz eta emozioz betetako ekitaldia izan da…

Read More

Almeneko LH4koak Karmele Mitxelena idazlearekin

Almeneko LH4ko ikasleek solasaldi interesgarria izan dute Karmele Mitxelena idazlearekin Eskoriatzako liburutegian. Idazlearen “Marrubizko uda” liburua irakurri eta gozatu dute ikasleek ikasturtean zehar gelan, eta orain idazlearekin solasaldi bat izateko aukera izan dute. Oso interesgarria eta aberasgarria izan da ikasleentzat Karmele Mitxelenari entzutea, eta galdera pila bat egiteko aukera izan dute. Eskerrik asko Eskoriatzako liburutegiari…

Read More

Euspot 2026: Ikastolako hainbat ikasleren lanak  finalisten artean

Argitaratu dituzte EUSPOT lehiaketako finalisten izenak, eta hara non aurkitu ditugun Almeneko eta Gaztelupeko gure ikasleen izenak tartean.18 urtetiko gorakoen artean bi lan daude. Eta 18tik beherakoen artean, berriz, 8 lan izan dira finalisten zerrendarako aukeratu dituztenak.Datorren ekainaren 10ean izango da sari banaketa. Ikusiko dugu sariren bat gure ikasleendako ote den. Hala izan, edo ez,…

Read More

28. Ferixia ospatu dugu asteburuan

Eguraldi goxoaren laguntzarekin ospatu ahal izan dugu aurte ere Eskoitzako Ferixia. Herri osoan eragiten duen festa da Ferixia. Azoka koloretsu, bizi eta erakargarria izaten da ardatza; aurten ere, goiz erditik aurrera kaleak jendez bete ziren eta gure herrietako produktuak ikusi, dastatu eta erosi ahal izan zituzten; haur eta gazteek 27 txorimalo eraikitzen jardun zuten; puzgarriak…

Read More

Almen 60: Eguna iritsi da!!!!

Aste honetan da egun haundia!!! Aspaldi erabaki genuen ekainaren 13a izango zela egun haundia. Urrun zegoela zirudien, baina bertan daukagu jada.Egitaraua prest dago eta Iruten krosserako izen-ematea ere martxan dago (oraindik ere irekita dago izen-ematea! Animatu!! herrikrosa.eus helbidean daukazu aukera)Ea eguraldia lagun dugun; horrekin borobilduko baitugu ospakizun haundia. Bide batez, pasa den astean argitaratu genuen…

Read More

DBH 1ekoek Abusu Ikastolakoen bisita izan dute

Gaur DBH1ekoek Bilboko Abusu ikastolako bisita izan dute, Bizi egunen baitan eskutitzen elkartrukea aitzaki hartuta. Egun zoragarria izan da jende berria ezagutu, batera jolastu eta esperientziak elkartrukatzeko aukera paregabea izan dute ikasleek. Segi dezagun Ikastolon arteko sarea ehuntzen!

Read More