Batxiko ikasl-batzordeak martxan: Ordezkariak, Bazara eta talde feminista

Egitasmo bakoitzak dauka bere modua ikasleei eta beraien ekimenei protagonismoa emateko.

Almeneko batxilergoan, aurten, 4 ikasle talde dauzkagu lanean, hainbat gaietan. Ikasbidaiko kontuak antolatzen aritzen diren ikasle-ordezkariak alde batetik, ikasle-irakasle mahaia osatzen duten ikasle-ordezkariak beste alde batetik, eta gero euskal identitatearen gaia lantzen duen Bazara taldea, eta ikasle feministen taldea.

Azken hauek, azken egunetan ikusi ditugu Abenduak 3ko Euskararen Eguneko egitaraua antolatzen, edo Emakumeen Kontrako Biolentziari aurre egiteko azaroak 25eko egitaraua ontzen.
Milesker, denoi, zuen alea jartzeagatik. Seguru egun bikainak ospatu ahal izango ditugula zuen ekimenari esker!