“Nolako Atxabaltan bizi nahi duzu?” prozesu partehartzailea martxan

HERRIA GENERO IKUSPEGITIK AZTERTZEKO PROZESUA

Zer aldatuko zenukete herriko kaleetan, plazetan edo egunero egiten dituzuen ibilbideetan? Esaterako, eskolara laguntzean, erosketak egitean, plazan elkartzean edo gauez etxera itzultzean, besteak beste… , zerk errazten duen eta zerk zailtzen duen eguneroko bizitza herrian: horixe jakin nahi du Aretxabaletako Udalak, hortik abiatuta hobekuntzak egin ahal izateko.

Gurasoek ere, zaintza-lanetan aritzen diren neurrian, ekarpen garrantzitsua egin dezaketela uste dute. Beraien esperientziak eta ikuspegiak asko lagun dezaketelako herriko eguneroko bizitza hobeto ulertzen eta etorkizuneko hobekuntzak identifikatzen.

Horregatik, prozesuan parte hartzera gonbidatu nahi izan dituzte herriko gurasoak. Bi modutan egin daiteleka aurreikusi dute, baten zein bietan parte hartzeko aukera zabalduz. Galdetegia eta herri-ibilbideak:

📝 Azaroaren 16tik abenduaren 4ra bitartean · Online galdetegia bete dezakete gurasoek ondoko estekan:
Galdetegia: https://form.typeform.com/to/LPTYLxWk

🚶🏽 Abenduaren 1ean · Herri-ibilbideak egingo dira, goizez eta arratsaldez.

Egutegi osoa eta herri-ibilbideetan parte hartzeko xehetasun guztiak ondoko estekan aurkituko dituzue: https://eskuorria.tiiny.site/

Lerro hauen bitartez, ikastolatik ere mezua zabaldu nahi izan dugu, gure ikastolako gurasoei helarazteko. Animatu, beraz, eta parte hartu!