DBH3ko ikasleak Gasteizko Legebiltzarra bisitatzen
Asteotan joan dira Gaztelupe eta Almeneko DBH3ko ikasleak Gasteizera, bertan Legebiltzarra ezagutzera. “Ta zer ez da berdin” proiektuaren garapenean kokatzen den bisita da. Proiektu horretan aztertzen dituzte gure egitura administratibo eta politikoak zein diren. Demokraziaren izaerarekin lotzen diren organuak, eta hauen funtzionamendua ere bai, tartean.
Horregatik bukatzen dute legebiltzarra ezagutuz. Ikasitakoari irudia jartzeko eta bertatik bertara erakunden hauen nondik norakoak ezagutzeko.
Hemen irudiak: