Euskal Selekzioaren partiduan, Almeneko ikaslea dantzari

Azaro erdiko asteburuan ikusi ahal izan genuen aurtengo futboleko Euskal Selekzioaren partidua, Venezuelaren kontra.
Eta hortan ari ginela, hara non ikusi genuen gure guneko batxilergoko ikaslea den Malen Bengoa, erdigunera dantza egitera irten ziren dantzarien artean. Eskoriatzako Gorosarri dantza taldeko kidea izanik, berak egin omen zuen taldearen ordezkaritza lana, beste talde batzuetako kideen artean. Espereintzai bikaina izan omen zen, Malenen hitzetan. Hainbeste jenderen aurrean dantza egitea, eta San Mamesen zegoen giroaren epeltasuna erdigunetik bizi ahal izatea. Bejondeizula, Malen! Segi gure kulturaren parte diren dantzak munduratzen!