Almen
Kantari Almenen
BAZARAko DBHko ikasleek antolatuta Kantari izan dute LHko ikasleek. Arrakasta handia izan du ekimenak. 30 talde inguruk parte hartu dute, eta 200 ikasle inguruk. BAZARAko ikasleen ekimena izan da, beraiek antolatu dute irakasleekin batera eta antolatzeko gaitasun handia adierazi dute. Bikaina izan da antolaketa eta parte hartzaileek asko disfrutatu dute! Eskerrik asko antolatzaile guztiei!
Read MoreEskoriatzako 28. Ferixarako dena prest daukagu!
Datorren zapatuan, ekainaren 6an, Eskoriatzako herriko plazak eta txokoek urteroko festa giro berezia hartuko dute. Aurten ere, ilusio handiz, Eskoriatzako 28. Ferixie antolatu dugu Arizmendi Ikastolatik, eta gure komunitateko kideak zein herritar guztiak gurekin batera ospatzera gonbidatu nahi ditugu. Eskualdeko eta kanpoko 80 bat postulari elkartuko ditugu goizeko 10:00etatik aurrera; plaza inguruan ibiltzen zaretenok baserriko…
Read MoreBertsolariekin saioa Almenen
Aurten ere LH4, LH5 eta LH6koek bertsolaritza lantzen aritu dira ikasturtean zehar. Urtero lantzen da maila hauetan eta kurtsoa behar bezala amaitzeko bi bertsolarirekin saio bat izan dute. Izan ere, Maddi Aiestaran eta Naia Arrizabalaga bertsolariak etorri dira Almenera eta saio eder bat eskeini digute. Hasieran agur bana bota dituzte bakoitzak, eta ostean haurren laguntzarekin…
Read MoreAlmeneko LH2koak Ana Jaka idazlearekin
Aurreko astean Almeneko LH2ko ikasleek solasaldia izan zuten Ana Jaka idazlearekin Aretxabaletako liburutegian. Anaren liburu batzuk irakurri eta landu dituzte gelan, “Marimatrakak” esaterako, eta orain idazlearekin solasaldi bat izateko aukera izan dute. Oso gustora egon dira eta ikasleentzat oso aberasgarria da horrelako ekintzak egitea. Eskerrik asko Aretxabaletako liburutegiari eta baita Ana Jakari ere!
Read MoreAlmeneko LH 3koak Zumaian
Ikasturte amaierako irteera berezia egin dugu Almeneko LH3ko ikasleok, eta Zumaiara joan gara egun bikain bat pasatzera! Iritsi bezain laster, Zumaiako Flysch harrigarriak bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu, eta ibilbidetxo polit bat egin dugu inguru horretatik. Ondoren, San Telmo ermitaren magalean indarrak berritu ditugu hamaiketako goxo batekin. Handik, zuzenean Itzuruneko hondartzara jaitsi gara: eguraldia…
Read MoreTxotxongiloen festa antolatu dute LH 1eko ikasleek
Azken asteotan, 1. mailako ikasleak buru-belarri aritu dira txotxongiloen munduan murgilduta. Irudimena eta sormena bidelagun hartuta, bakoitzak bere txotxongiloa sortu du, material eta ideia ezberdinak erabiliz pertsonaia berezi eta dibertigarriak bizia hartzeko. Behin txotxongiloak prest zituztela, taldeka elkartu eta antzerki txikiak prestatzen hasi ziren. Horretarako, istorioak asmatu, gidoiak sortu eta pertsonaien arteko elkarrizketak landu dituzte.…
Read MoreBrasilgo eta Euskal Herriko nekazaritza ezagutzeko asmoz, hainbat bisita izan ditugu
LH5eko ikasleak “A ze kakaoa!” PROIa lantzen ari gara. Proiektu honetan, gure kontsumo ohiturek nekazariengan izan dezakeen eraginaren inguruan ikertzen eta hausnartzen ari gara. Besteak beste, munduko eta Euskal Herriko nekazaritza ikertzen aritu gara, ondoren bi hauen arteko ezberdintasunak aztertzeko. Helburu honi erantzute aldera, bertako eta Brasilgo nekazaritza ezagutzeko, bisita ezberdinak izan ditugu astean zehar. …
Read MoreUrkulu, Gaztelupeko eta Almeneko 1.batxilergoko ikasleen bizikleta irteeraren helmuga
Azterketen bukaera aprobetxatuz, Gaztelupeko eta Almeneko Batxilergoko 1. mailako ikasleek modu paregabean ospatu dute urte osoko ahalegina eta, bide batez, agur esan diote Gorputz Hezkuntzari: bizikleta irteera bat eginez Urkuluko urtegira. Azken ebaluaziorako ezinbestekoa zen txango honetan, ikasleek kaskoa jantzi, pedalei eragin eta ibilbide ezberdinetatik iritsi ziren helmugara, sasoi bikainean daudela erakutsiz eta irakasle ezberdinak…
Read MoreAlmeneko LH1ekoak Basondon
Almeneko LH1ekoek kurtso amaierako irteera egin dute. Urdaibai inguruan dagoen fauna babeslekua da Basondo, eta animalia desberdinak ikusi ahal izan dituzte. Ikasle eta irakasleak oso pozik aritu dira bertakoen azalpenak entzuten eta oso esperientzia aberasgarria izan da. Lagun artean egun zoragarri bat igarotzeko parada izan dute. Oso ongi pasatu dute eta oso pozik etorri dira…
Read MoreAlmen60: bolondres bila eta krosserako topaketa/entsegua
Badator egun handia eta martxa hartzen hasi da antolakuntzako taldea. Hiru gai dauzkagu gaurko honetan: Alde batetik, eguna aurrera ateratzeko jende askoren laguntza beharko dugunez, bolondres bila gabiltza, Hainbat ordu tarte eta zeregin betetzeko. Animatuz gero, bete ezazu GALDETEGI HAU aste honen bukaerarako asko jota. Izena ematen duzuenokin, ekaina hasieran harremanetan jarriko gara zeregina zehazteko. Beste alde…
Read More