2627 Batxi 1ekoen irteera geologikoa
Aste honetan zehar, Almen eta Gaztelupeko 1.batxilergoko zientzietako ikasleak Geologiako irteera egin genuen. Bio-geo gaiaren esparrua kokatutako irteera da. Eguraldia primerakoa izan zen eta argazki interesgarriak ateratzeko aukera izan genuen. Irteeraren helburua Euskal Herriko historia geologikoan gertatutako fenomeno garrantzitsuenen ebidentziak jasotzea da, eta aldi berean, inguruko paisairen eragileak identifikatzea. Horretarako, Soraluzen, Fruizen, Sopelan eta Barrikan geldialdiak egin eta argazkiak atera genituen. Lana bukatzeko, gelan ikasleek irteeran ateratako argazkiekin bilduma bat osatu beharko dute.
Zorionekoak gara, geologiarekin lotutako hainbat ezaugarri miresgarri bertatik bertara ikusteko aukera baitaukagu Euskal Herrian. Hemen irudiak:
