“Jokinekin” ekimenak aurrera darrai, indartsu
Aste honetan ikusi ditugu gure ikasle-ohiak ETBko Mihiluze programan parte hartzen. Bertan azaldu dute Jokin Larrinagaren tratamendu medikuak diruz laguntzeko asmoarekin hurbildu direla telebistara. Izan ere, Jokinek (bera ere gure ikasle-ohia), istripu larria izan baitzuen hilabete batzuk dela.
Ordutik hona, bere lagunak, herriko eragileak eta familartekoak indar betez ikusi ditugu, hainbat ekimen martxan jartzen. Crowdfunding-ak, tonbolak…
Orain telebistako lehiaketa izan da; datorren apirilean ere gure ikastolako eremuetan antolatutako kontzertuak izango dira.
Egon adi, hurrengo egunetan zehaztuko baititugu kontzertuen inguruko xehetasunak, eta sarreren salmenta ere martxan jarriko batia.
Elkartasunak, ekintzailetasunak eta maitasunak elkar hartzen dutenean, gauza eder asko eraiki daitezkenaren seinale!
Besarkada bat ikastolatik Toledo aldera!