Garabidekoen bisita Ikastolan

Beste urte batzuetan bezala Garabidetik jatorri desberdinetako pertsonak etorri dira bisitan Ikastolara.

Euskararen, kooperatibaren eta hezkuntzaren  inguruan dugun esperientziaren inguruan aritu gara, eta gune desberdinetan egon dira bisitan.

Gure esperientzia ezagutzeaz gain Almeneko eta Basabeazpiko ikasleekin elkarrekintzan egoteko parada izan dute, eta beraien herrialdeetako hizkuntza minorizatuek dituzten errealitateak gurekin partekatu dituzte.

Dantzak eta abestiak ere ez dira falta izan!

Benetan esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat, eta zubiak eraikitzen jarraitzeko balio izan du.

Ziur hemen ikusi eta ikasitakoaz beraien jatorriko herrialdeetan proiektu asko jarriko dituztela martxan eta beraien hinzkuntzak indartzeko balioko dutela.

Eskerrik asko beraz bistagatik, guk ere asko ikasi dugu zuekin eta!

WhatsApp Image 2026-10-22 at 13.59.31 (2)

Garabidekoak Basabeazpin 26/27