Almeneko LH3ko ikasleak herrietako liburutegietan, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz

Almeneko LH3ko ikasleak herriko liburutegietara joan dira bisitan, IRAKURKLIK PROIAren baitan. Irakurzaletasuna sustatzea helburu duen egitasmo honetan, ikasle bakoitzak bere herriko liburutegia gertutik ezagutzeko aukera izan du: eskoriatzarrak Eskoriatzako liburutegira hurbildu dira eta atxabaltarrak Aretxabaletakora. Bertako liburuzainek harrera bikaina egin digute eta espazioak zein funtzionamendua erakutsi dizkigute: liburuak nola antolatzen diren, maileguak egiteko zein urrats…

Read More

Ederra izan zen zapatuko Ezkurtxo Eguna!

Pasa den zapatuan Ezkurtxo Eguna ospatu genuen Eskoriatzan. Eguraldi euritsua izan bagenuen ere, jende mordoxka elkartu ginen herriko txoko ezberdinetan jolasaz gozatzeko eta, bide batez, Jose Arana pertsonaia zein bere ekarpen historikoa hurbilagotik ezagutzeko. Egunak ekintza ugarirekin utzi zigun gozamenerako tartea: txapak eta tiragomak egiteko tailerrak, goitibeherak, ipuin eta istorio-kontaketak, trikitilarien kalejira indartsua, mokadu goxoa,…

Read More

Gure alea jarri dugu Zizurreko Nafarroa Oinezen, lanean zein festa-giroan

Aurten ere Almen, Basabeazpi eta Jose Aranako (Iruten) komunitateko kideekin talde ederra osatu dugu eta Nafarroa Oinez egunean egon gara lanean, eguna bera aurrera ateratzeko bolondresen artean jardunez. Xolomo, piper, patata-frijitu, ogi mozketa eta edarien artean egin genuen eguna: lana franko eginez, umorez eta horrelakoetan sortzen den giro goxoan murgilduta. Hemen eguneko irudiak:

Read More

HUHEZIko ikasleen bisita Almenen

HUHEZIko fakultatean irakasle ikasketei ekin dioten gazte talde haundi bat hurbildu da aste honetan gure gunera. Bertan harrera egin diete Nagore Iraola zuzendariak, eta GURA eta BATU egitasmoetako zuzendari eta arduradun pedagogikoen bitartez gure ikastolako eredu pedagogikoa ezagutu ahal izan dute. Azken urteetako eraldaketaren berri izan zuten eta ohiko asignaturen ordez gure ordutegietan agertzen diren…

Read More

Badator Ezkurtxo Eguna! Jose Arana gogora ekarriz eta Eskoriatzako txokoak bizitzaz betez

Iritsi da urriko hirugarren zapatua, eta berarekin batera iritsi da Ezkurtxo Eguna! Zapatuan, urriaren 17an Eskoriatzan elkartuko gara berriz ere, festa giroaz, euskaraz eta familia arteko uneez gozatzeko. Jose Arana guneko haurtxotekan sortutako jaia da Ezkurtxo Eguna, eta urtez urte Eskoriatzako zazpi elizateak ezagutzeko aukera paregabea eskaini digu. Iazko 25. urteurrenean elizate guztietatik igaro ondoren,…

Read More

Almeneko DBH4koak Euskadiko I. Drone Soccer Txapelketan

Pasa den astean DBH4ko teknologia ibilbideko ikasleek parte hartu ahal izan zuten txapelketa berezi horretan. Garaia parke teknokogikoak eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako ekintza izan zen, eta Zientzia eta teknologiaren nazioarteko astearen baitan antolatu dute, dataz kanpo bada ere.Ekimenaren helburua, gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzea zen. Gure gaztetxoak oso gustura aritu ziren, batzuk dronekin aurretik ere…

Read More

Almeneko DBH1ekoak BATZEN proiektuan

DBH1eko ikasleak osasunaren eta arrakastarten askotariko aspektuak lantzen ari dira BATZEN proian. Hori dela eta, Ainara Urrutia etorri zen DBH 1.mailako ikasleekin egotera. BATZEN PROIan barruan, bere ibilbidean zehar eta oro har, bizitzan, izandako arrakastaz, arrakasta nola ulertzen dugun, osasuna zaintzearen garrantziaz (eta ez soilik fisikoa) aritu zen gurekin. Hemen irudiak:

Read More

Almeneko IZENekoak Gernika-Palestina ekimenarekin, ikasleen ekimenez

Pasa den astean bat egin genuen IZENeko hainbat ikasle eta irakaslek ikasleek gunera ekarritako ekimen batekin. Gernika-Palestina herri ekimenaren izenean, gogoan izan genuen Gazako egoera. Su-etena sinatu zenetik egundaino egon diren hildako eta erasoak izan genituen hizpide geletan, eta gero elkarretaratzea egin genuen guneko kanpoko eremuan. Hemen irudiak:

Read More

Garabidekoen bisita jaso dugu Almenen

Astelehenean Garabideko kideen bisita jaso genuen BATU DBH eta BATU LHko klaseetan. Beraien ama hizkuntzen inguruan hitz egiteaz gain, jatorriko herrialdeetan bizi duten egoeraz hitz egin ziguten eta eguneroko borroken eta lorpenen inguruan ere. Denok bide luzea daukagun arren, orain badakigu Kaqchikelaren, Amazigharen, Nasa Yuwearen, etab.-en inguruan zerbait gehiago. Oso bisita aberasgarria izan zen guztiontzat…

Read More

Ezkurtxo Eguna ospatuko dugu urriaren 17an Eskoriatzan, aurtengoan Elizateetatik herrira jaitsita!

Udazkenarekin batera iritsi da Ezkurtxo Eguna! Aurten urriaren 17an elkartuko gara Eskoriatzan festa giroaz, euskaraz eta familia arteko uneez gozatzeko. Iazko 25. urteurrenaren ondoren, aurtengo edizioak egitura berezi eta berritua izango du: festa Elizateetatik herrigunera jaitsiko da. Jose Aranaren historia oinarri hartuta, Eskoriatzako txoko ezberdinetan zehar hedatuko da eskaintza, herriko kaleak eta espazioak bizitzaz betetzeko.…

Read More