Ederra izan zen zapatuko Ezkurtxo Eguna!
Pasa den zapatuan Ezkurtxo Eguna ospatu genuen Eskoriatzan. Eguraldi euritsua izan bagenuen ere, jende mordoxka elkartu ginen herriko txoko ezberdinetan jolasaz gozatzeko eta, bide batez, Jose Arana pertsonaia zein bere ekarpen historikoa hurbilagotik ezagutzeko.
Egunak ekintza ugarirekin utzi zigun gozamenerako tartea: txapak eta tiragomak egiteko tailerrak, goitibeherak, ipuin eta istorio-kontaketak, trikitilarien kalejira indartsua, mokadu goxoa, argazki-erakusketa eta txotxongilo ikuskizun bikaina.
Arratsalde benetan ederra igaro genuen komunitatean. Mila esker bihotzez boluntario moduan lagundu zenuten guztioi, zein gurekin festa ospatzera gerturatu zineten familia, herritar eta profesionaloi!
Datorren urtera arte, Ezkurtxo!
