Almeneko LH3ko ikasleak herrietako liburutegietan, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz
Almeneko LH3ko ikasleak herriko liburutegietara joan dira bisitan, IRAKURKLIK PROIAren baitan. Irakurzaletasuna sustatzea helburu duen egitasmo honetan, ikasle bakoitzak bere herriko liburutegia gertutik ezagutzeko aukera izan du: eskoriatzarrak Eskoriatzako liburutegira hurbildu dira eta atxabaltarrak Aretxabaletakora.
Bertako liburuzainek harrera bikaina egin digute eta espazioak zein funtzionamendua erakutsi dizkigute: liburuak nola antolatzen diren, maileguak egiteko zein urrats jarraitu behar diren… Oso bisita interesgarria eta aberasgarria izan da, eta guztiok oso gustura itzuli gara Ikastolara!
Ea gure txikiak irakurtzerekin gozatzen jarraitzen duten, mundu ederra da eta!
