Almen
“Non Gogoa, Han Txangoa!” PROI-ari amaiera eman diogu 5.mailan.
LH 5.mailako ikasleak “Non Gogoa, Han Txangoa” PROIa lantzen aritu dira. PROI honetan ikasturte amaieran egiteko txangoa antolatzea izan da helburu nagusia. Horretarako aurrekontua, eguraldia, kokapena eta inguruak ematen dituen aukerak kontuan hartu behar izan dituzte. Txangoa aurkezteko Visual Thinking bat egin dute, eguneko egitaraua eta proposatutako ekintzak modu bisual eta erakargarri batean azalduz. Guzti…
Read MoreLH1ekoek hamarretako osasuntsua
Almeneko LHko 1.mailan hamarretako osasuntsu bat eginez eman diogu bukaera “gorputza eta ohitura osasuntsuak” proiektuari. Proiektuan zehar hainbat lanketa egin dituzte, gorputza osasuntsu mantentzeko gauza asko ikasi dituzte eta hainbat profesionalen bisita ere izan dute. Denon artean osasuntsua zer den erabaki eta adostu ondoren ekarritakoa talde giroan jan dugu. On egin!
Read MoreBizipoza ekimena Almenen
Aste honetan BIZIPOZA elkartearen laguntzarekin BIZIPOZAren inguruan lanketak egin ditugu Almenen. BIZIPOZA bakoitzarentzako zer den landu dute, familiaren garrantziaz hitz egin dute, norbera bere buruarekin pozik sentitzea zein garrantzitsua den, BIZIPOZA elkartea osatzen dituzten elkarte desberdinak ezagutu dituzte… Horretaz gain GURAko 1. zikloko ikasleek betaurreko batzuk apaindu dituzte, eta GURAko 2. zikloko ikasleek hormairudi batzuk…
Read MoreLiburuaren Nazioarteko Egunaren harira, liburuen magiaz bete dira ERDU eta GURA egitasmoetako guneak
Apirilaren 23a data borobila da kultura eta literatura munduan, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen baita mundu osoan. Arizmendi Ikastolan ere ez dugu aukera pasatzen utzi nahi izan, eta aste osoan zehar irakurketa izan da protagonista nagusia gure ERDU eta GURA guneetan. Ikasle, irakasle zein familiak liburuen mundu amaigabean murgildu dira, irakurketari tarte berezia eta pausatua eskainiz.…
Read MoreAlmeneko LH 4ko ikasleak sendabelarrak ezagutzera Apotzara
Xirristi mirristi PROIarekin murgilduta dabiltza Almeneko LH4ko ikasleak. Sendabelarren inguruko PROIa da eta atzo Apotzara egin zuten irteera. Bertan 4. mailako bi ikasleren amamekin egon ziren sendabelarren inguruan hitz egiten eta sendabelar desberdinak ezagutzen, eta kalendularekin ukendua prestatu zuten bertan. Almeneko ortuan sendabelar desberdinak ere landatu dituzten, eta oso gustora ari dira. Asko ikasten ari…
Read MoreAlmeneko DBH2koak Karsting proiektuan murgilduta
Karsting proiektuaren baitan, pasaden apirilaren 20 eta 21ean gure ikasleek Arrikurtzera bisita izan zuten. Arantzazutik behera uraren ibilbidea egin ondoren Arrikurtzen sartu eta bertan bisita gidatu bat izan genuen. Gure ingurune geologiko aberatsa ezagutzeko aukera bikaina izan zen. Hemen egunean zehar ateratako irudiak:
Read MoreEskoritzako aiton-amonen biografia leihaketan, sariak jaso dituzte Lh6ko gure ikasleek
Eskoriatzan “Ezagutuz ulertu, eta ulertuz maitatu” ekimena jarri dute martxan aurten ere liburuaren egunaren bueltan. Ekimen honetan gure ikasleek beraien aiton-amonen biografiak jaso behar izaten dituzte, idazlan gisa. Pasa den astean sari banaketa egin zutenean jakin genuen irabazle eta aipamendunen artean badaudela gure zenbait ikasle.Tartean, Malen Ortiz Landa eta Itoitz Herrera Etxebarriarteun ikasleek, esate baterako saria…
Read MoreSormena eta gazte indarra Arrasaten “Piztu Plaza” jaialdian
Ikastolen Elkarteak sustatutako Piztu Plaza jaialdiak bizitasunez bete zituen joan den asteburuan Arrasateko hainbat txoko. Ekimen honen helburu nagusia ikasleek azken hilabeteetan ikasgeletan zein eskolaz kanpoko jardueretan landutako kultura-proiektuei ikusgarritasuna ematea izan da. Emaitza, Euskal Herriko ikastoletatik etorritako gazteen sormen erakustaldi borobila izan zen.Jaialdiari Herriko Plazan eman zitzaion hasiera. Bertan, Arizmendi Ikastolako Almen eta Gaztelupe…
Read MoreDBH 4. mailako ikasleak Bartzelona inguruan murgildu dira ikasbidaian
Aste Santuko oporretatik bueltan, Almen eta Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleok urteko momenturik itxoinenetako bat bizi izan dugu: gure ikasbidaia. Kataluniako hainbat txoko ezagutzeko aukera izateaz gain, kostaldean elkarbizitza momentu oso politak eta aberasgarriak partekatu ditugu taldean. Bartzelonako kale eta gune esanguratsuenak bisitatzeak hiriaren kultura eta giroa bertatik bertara ezagutzeko balio izan digu, baina hiriburuko…
Read MoreOinak osasuntsu mantentzeko bisita berezia Almeneko LH1en
Almeneko LH1eko ikasleak giza gorputza sakon ezagutzen ari dira azken asteotan. Gaia borobiltzeko, Janireren bisita jaso dugu gelan; bera podologoa da eta ikasle baten ama. Saioan zehar, oinak zaintzeko funtsezko hainbat gomendio eman dizkie ikasleei, eta hauek adi-adi egon dira azalpenak entzuten. Bisita honi esker, asko ikasi dute gure gorputzeko atal garrantzitsu honen inguruan. Gure…
Read More