2627 Almeneko batxi 2 Parisen ikasbidaian
Pasa den astean egon ziren Almeneko batxi2ko ikasleak Parisen, hiria ezagutzen.
Igandean autobusez Frantziako hiriburura norabidean irten eta ostiralean goizaldean bueltatu ziren Debagoienara. Bitartean, hiriko toki esanguratsuenak bisitatu ahal izan zituzten oinez zein itsasontzian; Eurodisneyn egun pasa ere egin ahal izan zuten. Versailleseko erret-jauregia, Louvreko museoa eta Montmartreko artisten auzoa ere ezagutu ahal izan zituzten.
Ana Alvarez, Xabier Aranzabal eta Leire Arana irakasleak izan zituzten ikasbidaian bidelagun lanetan.
Astea elkarrekin gustura eta giro oso onean eman eta gero, bueltan dira, ikasturteari heltzeko prest.
Hemen bidaian zehar ateratako zenbait irudi.
