Giro betean ibili gara Aretxabaletako San Migel jaietan!

Asteburu honetan ospatu ditugu Atxabaltan San Migeletako festak.

Almenetik zein Basabeazpitik, egitasmo guztiak martxan jarrita hartzen dugu parte San Migeletako azokan.
Basabeazpin, esaterako, aurreko egunetan, Sanmigelen inguruko beroketa lanketak egin zituzten.

Lehen hezkuntzako GURAko ikasleak, berriz, azokarako produktu goxo goxoak prestatzen aritu ziren aurreko egunetan.

LH1. zikloko ikasleek krispetak egin zituzten, LH3ko ikasleek kokotxoak eta LH4ko ikasleek guruinezko gailetak.

Maitasun osoz jardun zuten guztiek lanean, eta azokara iritsita, berehala saldu ahal izan zituzten prestatutako produktuak.

Hemen dituzue prestakuntza lanetan ateratako irudiak. (Ondoren ikusiko dituzue egunea bertan ateratakoak.)

WhatsApp Image 2026-09-25 at 13.49.08

DBH eta batxilergoko ikasleek, beraien ikasbidaietarako dirua ateratzeko postuak jarri zituzten: Bizkotxoak eta tortila-pintxoak erosi ahal izan genituen. Gaztaren pisua asmatzeko edo poteko intxaur-kopurua estimatzeko erronkan ere parte hartu ahal izan genuen. Baita dardoak bota eta puxikak eztandaraziz sariak irabazteko aukera eman ere.

Ikusi egunean zehar ateratako irudiak:

IMG-20260926-WA0012

Beste diru iturri bat izaten da errifen bidez ateratakoa. Gure inguruko produktuekin osatutako saski bikaina jarri zuten zozketagai. Hona hemen zenbaki irabazlea eta ordezkoa:

Ea laster agertzen den errifaren jabea!!