Antzerki tailerra aurkezten izan dira DOKE taldeko kideak
Aste honetan DOKE antzerki taldea izan dugu gurekin Almenen. Ikasturte honetan eguerdietan LHko ikasleentzat antzerki eskolak eskainiko dituzte, eta tailerraren berri lehen eskutik ematera gerturatu dira gure ikastolara.
LHko ikasle guztiak igaro ziren zikloka antolatutako saioetatik, eta esperientziarekin izugarri gozatu eta primeran pasatu zuten.
Dagoeneko irekita dago izena emateko epea, ikasturtean zehar antzerkiaren munduan murgildu eta DOKEko kideen eskutik gozatzen jarraitzeko. Interesa baduzu, oraindik garaiz zaude zure lekua erreserbatzeko!
Animatu eta parte hartu!
