Euspoterako gakoak jaso ditugu Artemanen eskutik

Arizmendi Ikastolako Batxilergoko ikasleok komunikazioaren eta publizitatearen mundura hurbiltzeko aukera bikaina izan dugu gure gelan, Artemanekoak etorri baitzaizkigu Euspot euskarazko spot lehiaketa aurkeztera. Lehenik Almenen eta ondoren Gaztelupen egon dira Artemaneoak. Aurten gaia oso hurbilekoa dugu gazteok, sare sozialetan euskarazko edukiak sortzearen garrantziaz hausnartzea egokitu baitzaigu. Saioan zehar formazio tekniko eta sortzaile sakona jaso dugu,…

Read More

Badator “Piztu Plaza”: gazteen sormen jaialdia Arrasaten

Apirilaren 25ean, Arrasaten euskarazko sormen jaialdi berezi bat aurrera eramango dugu lehen aldiz: Piztu Plaza. Ikastolen Elkarteak bultzatuta, gure helburua gazteok euskal kulturaren sortzaile aktibo bihurtzea da. Bertan, Arizmendi Ikastolako batxilergoko ikasleok protagonismo berezia izango dugu, egun osoko egitaraua gidatzeko ardura hartuz.Datorren apirilaren 25ean, Arrasateko kaleak, plazak eta gune kulturalak gure sormenaren eszenatoki bihurtuko ditugu…

Read More

DBH2koak BIZI astean: Aniztasunaz hausnartzen eta esperientzia errealak ezagutzen

Arizmendi Ikastolako DBH2ko ikasleentzat BIZI saioak ikasgelako hormak gainditu eta errealitate desberdinetara hurbiltzeko leiho bilakatu dira. Almeneko eta Gazteluondoko taldeek, bakoitzak bere bideari ekinez, komunitatearekiko konpromisoa eta bizitzarako trebetasunak izan dituzte ardatz. Almeneko ikasleak aniztasunaren munduan murgildu diren bitartean, Gazteluondokoak larrialdi egoerei erantzuteko prestatu dira, ikaskuntza akademikoa esperientzia praktiko eta aberasgarriekin uztartuz. Hona hemen BIZI…

Read More

DBH1eko ikasleok EHko Herria PROIa landu dugu

DBHko lehenengo mailan EHko Herria PROIa landu dugu. Iraunkortasuna du ardatz proiektu honek eta ikasleekin 8 alorren lanketa eginez osatzen ari gara bere muina. Proiektuan zehar ipar izan dugun galdera gidaria honakoa izan da: “nola lagundu diezaiekegu unibertsitateko ikasleei/inguruko enpresei gure herria iraunkorragoa bihurtzeko produktuak sortzen?”  Kale inkestak egin genituen Eskoriatza, Aretxabaletan zein Arrasaten eta…

Read More

Almen60: Badaukagu Ekainak 13ko egitaraua! Iruten Kroserako izen-ematea ere egin daiteke!

🟣 Badaukagu Almen60 eguneko egitaraua!Ekainak 13a gero eta gertuago dago eta motorrak berotzen hasi gara. 💪💪 🟢 Iruten Krosa: Goizeko protagonistaEgunari hasiera emateko, Iruten Krosa egingo dugu. Ospakizuna, herri-giroa eta kirola uztartzeko aukera ezin hobea! 📝 Izen-ematea eta informazioa: https://herrikrosa.eus/ Animatu eta parte hartu gurekin Almenen 60 urteak ospatzeko! 🥳 60urteeuskararenalde #Arizmendi #Almen #Ikastola #IrutenKrosa

Read More

Korrika 24: Aste osoko egitarau oparoa izan dugu Ikastolan, Korrikari bidea egiteko

Bi urtetik behin ospatzen den Korrikak aztarna sakona uzten du gure Ikastolako egunerokoan. Aurtengo “Euskara gara!” leloa geure-geure egiten dugu, gure izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako guztiz; horregatik, ekimenari merezi duen garrantzia ematen diogu gune guztietan presente egon dadin.  Astelehen goizaldean hasi genuen bidea, Arimazubiko kideek Genevilla eta Kanpezu arteko 926. kilometroa zeharkatu zutenean, eta…

Read More

Azoka multikulturala “Denok Bat” PROIari amaiera emateko.

3.mailako ikasleok “Denok bat” PROIa landu dugu. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan azoka multikultura bat sortzea izan dira.  Aurreko hilabetean, hainbat gurasoren bisita jaso genuen gelan, beraien kulturaren ezaugarriak gurekin partekatzeko. Jasotako informazioa oso baliagarria izan zaigu azokaren prestaketarako eta oso eskertuta gaude, ekarpen bikainak egin baitzituzten! Aste hontan zehar,…

Read More

Almen 60: Korrikako lekukoa Almeneko bertso-eskolaren sortzaileen omenez

Korrika gure herrietatik pasatzen denean, lekukoa nork eraman proposatu behar izaten dugu. Eta horrelakoetan esanguraren batekin lotzea nahi izaten dugu ikastolan. Nolabait, momentu eder horretan, korrikalari horiek gure ikastola ordezkatzen duela-edo sentitzen dugu. Ohituraz, komunitateko kideei proposatzen diegu eramaile izatea (guraso, ikasle eta profesionalak), baina aurten, horrez gainEskoriatza eta Aretxabaletan, Almen 60 ospakizunarekin lotzeko aukera…

Read More

IZEN (14-18 urte) egitasmoaren bideoa aurkeztu dugu!

Arizmendi Ikastolako IZEN egitasmoa DBHko 3. eta 4. mailek eta Batxilergoko 1. eta 2. mailek osatzen dute. Hezkuntza-etapa honetan, ikaslea hainbat egoera eta erronka ezberdinen aurrean jartzen dugu, bere garapen osoa sustatzeko. Gure helburu nagusia ikasleari norbere burua eta ingurua ezagutzen laguntzea da, etorkizunean erabaki kontzienteak hartuko dituzten herritar euskaldun eta konprometituak izan daitezen. Eskaintza…

Read More

ZIP gelakoak Almenen karapaixoak egiten

Almenen izan ditugu gaur bisitan, Arrasatetik etorrita, ZIP gelako lagunak. Karapaixoak egiten adituak izanda, gurera etorri dira gure ikasleei karapaixoak nola egin irakastera. Baita gure ikasleek adi-adi entzun ere! Ikusiko duzue hurrengo irudietan zein lan ona egin duten guztiek ere, eta zelako karapaixo dotoreak egin dituzten. Eskerrak eman nahi dizkiegu Maier, Alba, Josu eta Eliasi…

Read More