Almeneko LH4koak Karmele Mitxelena idazlearekin

Almeneko LH4ko ikasleek solasaldi interesgarria izan dute Karmele Mitxelena idazlearekin Eskoriatzako liburutegian.

Idazlearen “Marrubizko uda” liburua irakurri eta gozatu dute ikasleek ikasturtean zehar gelan, eta orain idazlearekin solasaldi bat izateko aukera izan dute. Oso interesgarria eta aberasgarria izan da ikasleentzat Karmele Mitxelenari entzutea, eta galdera pila bat egiteko aukera izan dute.

Eskerrik asko Eskoriatzako liburutegiari eta nola ez Karmeleri gure ikasleei horrelako esperientziak oparitzeagatik!

Plazerra izan da!

WhatsApp Image 2026-06-10 at 10.38.22 AM (2)