Bertsolariekin saioa Almenen

Aurten ere LH4, LH5 eta LH6koek bertsolaritza lantzen aritu dira ikasturtean zehar. Urtero lantzen da maila hauetan eta kurtsoa behar bezala amaitzeko  bi bertsolarirekin saio bat izan dute. Izan ere, Maddi Aiestaran eta Naia Arrizabalaga bertsolariak etorri dira Almenera eta saio eder bat eskeini digute.

Hasieran agur bana bota dituzte bakoitzak, eta ostean haurren laguntzarekin beste ariketa mota batekin hasi dira. Lehenengo ofizioka jardun dute, gaia haurren laguntzarekin pentsatu dugu eta ostean Naia eta Maddik abestu dute horri buruz. Ostean jolas pare bat egin ditugu; lehenengo pertsonaia ezkutua asmatzearen jolasa, hau ere ikasleen laguntzarekin, eta ostean Nor da nor? jolasa. Amaitzeko amaierako agur bana bota dituzte eta horrekin bukatutzat eman dugu  saioa. Oso saio arinak eta dibertigarriak izan dira, haurrei gustatu zaie eta oso ondo pasatu dute. 

Eskerrik asko Maddi eta Naia! Ederra izan da!

WhatsApp Image 2026-06-01 at 10.26.06 AM (1)