Almen 60: Eguna iritsi da!!!!

Aste honetan da egun haundia!!!

Aspaldi erabaki genuen ekainaren 13a izango zela egun haundia. Urrun zegoela zirudien, baina bertan daukagu jada.
Egitaraua prest dago eta Iruten krosserako izen-ematea ere martxan dago (oraindik ere irekita dago izen-ematea! Animatu!! herrikrosa.eus helbidean daukazu aukera)
Ea eguraldia lagun dugun; horrekin borobilduko baitugu ospakizun haundia.

Bide batez, pasa den astean argitaratu genuen ikastolako DBH3ko ikasleek eta beste ikasle eta ikase-ohien artean sortu eta eraiki duten kantua.

Almen 60: Elkartu. Oroitu. Gozatu. da kantuaren izena.

Eta horrekin batera, beti-beti eskertu ere bai. Zenbat lan egiten diren gure ikastola honetan ekimen hutsez eta ekarpena egiteko asmoz. Oraingoan ere hala izan da. Beraz, esker mila, bihotz-bihotzez, kantua eraikitzen, grabatzen, bideoa editatzen…lan eta lan jardun duzuen kide guztiei.


Hemen duzue abestia entzungai: