Almeneko DBH4koak Euskadiko I. Drone Soccer Txapelketan
Pasa den astean DBH4ko teknologia ibilbideko ikasleek parte hartu ahal izan zuten txapelketa berezi horretan. Garaia parke teknokogikoak eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako ekintza izan zen, eta Zientzia eta teknologiaren nazioarteko astearen baitan antolatu dute, dataz kanpo bada ere.
Ekimenaren helburua, gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzea zen.
Gure gaztetxoak oso gustura aritu ziren, batzuk dronekin aurretik ere ibilita zeuden eta beste batzuk aldiz, lehenengo aldia izan zuten drone bat gidatzeko.
Hemen irudiak:
