2627 Almeneko Bazarakoak martxan topera!
Aste hauetan ikusi ditugu IZENeko Bazarako kideak ekintzak antolatzen eta aurrera eramaten. Hasteko, ostegun goiz hotz baten gaztainak erre eta salgai jarri zituzten goizeko errekreoan. Baita denok gustura jan ere!
Bestalde, Almeneko goiko sarrera, idazkaritzako aldekoa giroten aritu dira. Bertan ikus daitezke aurten Almenen dauden ikasle talde guztien argazkiak, eta iazko “Almen 60” pankartako 0a aldatu eta “Almen 61” irakurtzeko moduan eraiki dute.
Hemen jarraitzen dugulako, lanean, komunitatean, urte baten ondoren, poliki-poliki gure bidea egiten.
Beraiek idatzi dute “Gora gure ikastola!!” sarrerako paretetan. Guk, berriz, “Gora gure ikasleak!!” esateko aprobetxau nahi dugu artikulu hau.
Hemen asteko irudiak:
