Almeneko LH4koak Baratzen

Aste honetan, Almeneko LH 4ko gure ikasleek kurtso amaierako irteera berezia egin dute Baratze baserri-eskolara. Bi gau pasatu dituzte etxetik kanpo, eta esperientzia ahaztezina izan da guztiontzat.

Baratzen egon diren egunetan, naturarekin eta baserriko bizitzarekin lotutako hainbat tailerretan murgildu dira buru-belarri. Baratzean zein lorategian lanean aritu dira, animaliak gertutik zaindu eta elikatu dituzte, eta egurra lantzeko tailan ere trebezia itzela erakutsi dute. Ekintza guztietan ederto eta gogotsu ibili dira!

Eguneko lanak amaituta, gaubela magikoak egiteko tartea ere izan dute, eta jolas zein barrez inguratuta borobildu dituzte egunak. Benetan pozik, nekatuta baina bizipen eta oroitzapen zoragarriz beteta itzuli dira etxera.

Zein politak eta beharrezkoak diren kurtso amaierako irteerak gure ikasleen arteko loturak sendotzeko!

IMG20260512155012