2526 Batxi 2-koen agur-bazkaria
Aste honetan bukatu dituzte azterketak batxi 2koek. Urtero, momentu hau iristen denean agur-bazkaria egin nahi izaten dugu ikasle eta irakasle taldekoek elkarrekin. Nahiz eta hurrengo asteetan oraindik USAP probak prestatzeko klaseetara edo ez-ohiko deialdiko azterketak prestatzekoetara etorri beharko diren, ulertzen dugu egun inportantea dela. Orainarte bizi izan duten etapa inportante baten bukaera delako eta beste baten hasiera. Aurten ere hala izan da, bai Gaztelupen eta baita Almenen ere. Txikitako argazkien muntaiak, bertsoak, bideoak, opariak, besarkadak, malkoren bat edo beste eta umore ona bizi izan ditugu bi guneetan.
Goxo agurtu nahi izaten ditugu gure ikasleak. Oso gure sentitzen ditugulako. Zer opa dizuegun? Bada, bizitza on eta oparoa izan dezazuela denek! Eta mundu hau apur bat hobea izan dadin zuen alea jartzen asma dezazuela! Eta gogoratu, Ikastola beti izango dela zuen etxea!
Hemen Almeneko irudiak:
Hemen Gaztelupeko irudiak:

