Atxabaltako prozesu partehartzaileko taldean gaude ikastolakoak: Nolako atxabaltarrak izan nahi dugu etorkizunean?

    Maiatzean zehar hainbat saio antolatu dituzte Aretxabaletan, bertako udaletxeak eta UDAk deituta, tituluan ageri den galderari erantzuna emateko helburuarekin.

    Bertan parte hartzen ari gara ikastolako hainbat kide, egitasmo ezberdinak ordezkatuz, herriko beste eragile batzuekin batera.

    Irudietan ikusiko duzuen bezala, 40-50 laguneko taldea osatu ahal izan dugu, eta denon artean irudikatzen ari gara, nolabait esateko, etorkizunean gure herriak izango dituen ezaugarriak.

    Ea behin markoa definituta berau lurreratzen eta ekintzatara eramaten asmatzen dugun!!

    Ikus irudiak:


    IMG_20260505_190935