Almeneko LH2koak Hondarribin
Aste honetan Hondarribin izan dira Almeneko LH2ko ikasleak. Kurtso amaierako irteera egin dute eta gaba bat pasatu dute Hondarribiko aterpetxean.
Lehenengo Eureka! zientzia museora ere joan ziren, eta Oreretako ikastolan ere egin zuten geldiunetxo bat.
Hondarribi herria ezagutzeko eta hondartzan jolasteko parada ere izan zuten, eta gelako lagun eta irakasleekin egun politak igaro zituzten.
Oso pozik etorri ziren guztiak, ederto pasatu zutela esanez!
Momentu polit horiek betirako oroitzapen bihurtzen direlako dira hain bereziak kurtso amaierako irteerak!
