EITBko Faktoria irratsaioa Almenen
Atzo EITB irratiko Faktoria programa grabatu zuten Almenen. LH3ko ikasle batzurekin solasaldia izan zuten, eta grabaketa egin zuten bertan.
Gai desberdinei buruz hitz egiteko parada izan zuten eta ikasleentzat oso esperientzia aberasgarria izan zen.
Datorren astean emitituko dute programa zati desberdinetan, eta beraz, adi egon eta programa entzuten saiatu, ea gure ikasleak entzuten dituzuen!
Eskerrik asko Faktoria programari eta EITB irratiari aukera hau ematearren!
