Almeneko LH3koak Urkuluko araztegira bisitan

Urkuluko araztegia eta presa bisitatzera joan gara Almeneko LH3ko ikasleak. ArdURA PROIarekin lanean ari gara eta gelan uraren zikloa zer den ikusi ostean, uraren kontsumoaren inguruan hausnartu eta beste hainbat lanketa egin ondoren, Urkuluko araztegia eta presa bisitatzera joan gara.

Gure etxeetara ura iristeko zein pauso ematen diren, urtegian bildutako ura araztegian nola garbitu eta banatzen den ikasteko aukera izan dugu. Gainera, pesa barruan dauden galerietatik ere ibili gara eta barnealde guztia ikusteko aukera izan dugu. Benetan ikusgarria da hau barrutik ikustea!

Oso espereintzia polita izan da eta landutakoa hobeto ulertzeko balio izan digu! Benetan oso bisita interesgarria!

Eskerrik asko Urkuluko langileei zuen azalpenengatik!

WhatsApp Image 2026-05-11 at 3.10.25 PM (2)