Basabeazpiko Udaberri festa ospatu dugu, hogeigarrenez

Zein egun ederra pasatu genuen larunbatean!! Eguraldia lagun izan genuen azkenean, astean zehar geneuzkan aurreikuspenegatik herriko bazkaria Almenera aldatu behar izan bagenuen ere.

Goizeko umeentzako jolasak, buruhandiekin kalejira, antzerkia, plazako talo usaina, bertan ere jolas eta dantzak, eta bukatzeko, beti bezala, bazkaria lagun giroan. Horiek izan genituen eguneko osagaiak. Eta horri gehitu zitzaion ikastolako familia andana. Gurasoak eta haurrak pozik, ikastolako profesionalekin batera egun bikain hau ospatzen!

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu antolakuntzan zein egunean zehar lanean aritzen diren lagun guztiei eskerrak emateko: arroza prestatzen, oilaskoak erretzen, taloak egiten, edariak banatzen, bazkariak banatzen, bazkal-ostean umeekin jolasak eta tailerrak dinamizatzen eta guztia muntatu eta desmontatzen. Berriz ere, ikastolako komunitateko kide guztiak aktibatzen dira hau guztia posible egiteko.

Udaberriko jaixa '26