Oinak osasuntsu mantentzeko bisita berezia Almeneko LH1en

Almeneko LH1eko ikasleak giza gorputza sakon ezagutzen ari dira azken asteotan. Gaia borobiltzeko, Janireren bisita jaso dugu gelan; bera podologoa da eta ikasle baten ama.

Saioan zehar, oinak zaintzeko funtsezko hainbat gomendio eman dizkie ikasleei, eta hauek adi-adi egon dira azalpenak entzuten. Bisita honi esker, asko ikasi dute gure gorputzeko atal garrantzitsu honen inguruan.

Gure ikasleekin norberaren gorputza ezagutzeaz eta zaintzearen garrantziaz hitz egitea funtsezkoa da, txikitatik ohitura osasuntsuak barneratu ditzaten.

Eskerrik asko, Janire, zure bisitagatik eta gurekin partekatutako aholkuengatik!

WhatsApp Image 2026-04-21 at 10.53.05 AM