Bizipoza ekimena Almenen
Aste honetan BIZIPOZA elkartearen laguntzarekin BIZIPOZAren inguruan lanketak egin ditugu Almenen.
BIZIPOZA bakoitzarentzako zer den landu dute, familiaren garrantziaz hitz egin dute, norbera bere buruarekin pozik sentitzea zein garrantzitsua den, BIZIPOZA elkartea osatzen dituzten elkarte desberdinak ezagutu dituzte…
Horretaz gain GURAko 1. zikloko ikasleek betaurreko batzuk apaindu dituzte, eta GURAko 2. zikloko ikasleek hormairudi batzuk prestatu dituzte bakoitzarentzat BIZIPOZA zer den adierazten.
IZEN DBH3koek, berriz, autismoaren inguruan lana egiten duten Debatea taldeko Gari Sarasua eta Maider Triviñorenen bisita izan zuten. Beraien azalpenak entzuteko aukera izan zuten. Autismoa zer den, zein ezaugarri dituzten, gizartean nolako egoerak ematen diren, gaiaren inguruko aldarrikapenak zein diren… Gustora egon omen ziren bai entzule eta baita hizlariak ere. Gero, gainera, arte-lan mural eder bat egin dute, Aretxabaletako plazan bertan kokatu dutena. Begiradekin osatutako mosaikoa jarri dute ikusgai. Azken finean, norberaren begirada baita, aniztasunaren eta inklusioaren gako nagusia.
Hemen irudiak:
