955.km: Almen eta Gaztelupeko bazarako 120 ikasle Korrikarekin bat!

Ostegunean Atharratzetik abiatu zenetik, Korrika gelditu gabe dabil Euskal Herriko herri eta bazterretan barrena. Gaur, Arabako lurretan murgilduta, Almen eta Gaztelupeko IZEN-eko bazarako 120 ikasle inguru Azazeta mendatera bertaratu gara gure kilometroa (955. kilometroa) harrotasunez eramatera.
Kilometro hau Almen eta Gaztelupeko ikasleen artean antolatu eta finantzatu da. Gure ekarpena txikia da Korrikak guri ematen digun guztiarekin alderatuta. Izan ere, argi daukagu guk egiten dugula euskara, baina gure hizkuntzarik gabe ez ginatekeela ezer izango.
Bertaratutako ikasle eta irakasleontzat esperientzia ahaztezina izan da, emozioz betetakoa. Jarraian, eguneko une zirraragarrienak biltzen dituzten bideoa eta argazkiak ikus ditzakezue.
Euskara gara! Gora Korrika!

WhatsApp Video 2026-03-23 at 09.35.38