Almen60: Badaukagu Ekainak 13ko egitaraua! Iruten Kroserako izen-ematea ere egin daiteke!
🟣 Badaukagu Almen60 eguneko egitaraua!
Ekainak 13a gero eta gertuago dago eta motorrak berotzen hasi gara. 💪💪
🟢 Iruten Krosa: Goizeko protagonista
Egunari hasiera emateko, Iruten Krosa egingo dugu. Ospakizuna, herri-giroa eta kirola uztartzeko aukera ezin hobea!
📝 Izen-ematea eta informazioa: https://herrikrosa.eus/
Animatu eta parte hartu gurekin Almenen 60 urteak ospatzeko! 🥳
60urteeuskararenalde #Arizmendi #Almen #Ikastola #IrutenKrosa

