ZIP gelakoak Almenen karapaixoak egiten

Almenen izan ditugu gaur bisitan, Arrasatetik etorrita, ZIP gelako lagunak.

Karapaixoak egiten adituak izanda, gurera etorri dira gure ikasleei karapaixoak nola egin irakastera. Baita gure ikasleek adi-adi entzun ere! Ikusiko duzue hurrengo irudietan zein lan ona egin duten guztiek ere, eta zelako karapaixo dotoreak egin dituzten.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Maier, Alba, Josu eta Eliasi eta beraiekin etorri diren Aitor eta Nerea irakasleei hain karapaixo goxoak egiten irakasteagatik. Biba zuek! Eta etorri hurrengoan ere!

WhatsApp Image 2026-03-26 at 14.05.08 (1)