Almen
EA2030ek zuhaitz landaketa egin du Eskoriatzan
Urtarrilaren 28an, EA2030 ekimeneko ordezkariek zuhaitz bat landatu zuten Eskoriatzan, lehorreko ekosistemen inguruan egindako lanaren baitan. Ekintza sinboliko honen bidez, zuhaitzek ekosistemetan duten funtsezko eginkizuna azpimarratu nahi izan zen. Landaketaren helburua ez zen soilik zuhaitz berri bat haztea, gizarteari zuhaitzek eskaintzen dituzten onura ugariak ikusaraztea baizik: biodibertsitatea babestea eta ingurune osasuntsuagoak sortzea, besteak beste. Era…
Read MoreAlmeneko LH 5ekoak HUHEZIn izan dira
“Airean” izeneko PROIarekin ari dira LH5eko ikasleak eta Aretxabaletako HUHEZIko Ikus Entzunezko Komunikazioko fakultatera bisita egin dute. Txoko desberdinetan lanketa ezberdinak egin dituzte eta oso aberasgarria izan da. Bertan emandako azalpenak oso argigarriak izan dira eta ikasleek asko ikasi dute. PROI honetan irratsaio bat prestatzen ari dira ikasleak eta horretarako oso lagungarriak izan dira unibertsitatera egindako…
Read MoreBatxiko ikasleak filosofia olinpiadan parte hartzen
Aurten Almen eta Gaztelupeko zenbait ikaslek filosofia olinpiadan parte hartzea erabaki dute. Olinpiaden gaia aurtengoan honakoa da: EROMENA, Onkixote gaurko munduan. Parte hartzeko moduak askotarikoak dira. Izan daiteke marrazkia, argazkia edo bideoa aurkeztuz; gaiaren inguruko disertazioa idatziz edo dilema moral baterako irtenbidea proposatuz. Gurean bi guneetan parte hartzea bolondresa izan da, eta azkenean sortu da…
Read MoreDBH34-Almeneko Bazarako ikasleen ekimena: mokadu-solasaldia antolatzea bazkalorduan
Aste honetan, ikasleek antolatutako ekintza interesgarria bat izan dugu DBH34ko eremuetan. Berau antolatzeko ikasleak euskal kulturaren inguruko pertsona esanguratsuekin kontaktuan jarri eta Irati Aizpuru euskarazko eduki sortzailearen baiezkoa jaso zuten, gure gunera etorri eta ikasleekin saioa egiteko. Bazkalordua hartu dute horretarako. Lehenengo mokadua jan dute Bazarako ikasleek Iratirekin batera, eta gero tarte luze baten jardun…
Read MoreLH4ko ikasleak LH1ekoei laguntzen
Aurreko astean LH1eko ikasleek ikasle nagusien laguntza izan zuten eta asko eskertu zuten. Izan ere, matematikako aplikazioa erabiltzen hasteko eta ordenagailuekin lehenengo kontaktu hori izateko LH4ko ikasleen laguntza izan zuten. Pazientzia askorekin eta laguntzeko jarrera onarekin egon ziren nagusiak eta beraientzako ere oso aberasgarria izan zen, lankidetzan eta elkarlanean oinarritutako saioa izan zelako eta adin…
Read MoreBatxilergoko 2. mailako ikasleak Gasteizen, Federico Garcia Lorcaren klasikoaz gozatzen
Gasteizko agertokiek ohiko bisitariak jaso dituzte aste honetan: Almen eta Gaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleak. Urteroko ohiturari jarraituz, Federico Garcia Lorcaren lan gailenetako bat den “La casa de Bernarda Alba” antzezlana bertatik bertara ikusteko aukera izan dute gazteek. Irteera hau ez da aisialdiko ekintza hutsa izan, ikasgeletan landutakoa oholtzaren gainean bizitzeko aukera baizik.Izan ere, antzezlan…
Read MoreAlmen-Gaztelupe: Batxi 1ekoak PROIetan murgilduta
Zientzia, konpromisoa eta mekanika: batxilergoko modalitateak PROIak martxan! Urte berriari hasiera ematearekin batera, Almeneko eta Gaztelupeko Batxilergoko 1. mailako ikasleek indarberrituta ekin diote ikasturteko fase berri honi. Ohiko klaseetatik haratago, modalitate bakoitzari lotutako diziplinarteko PROIetan murgildu dira buru-belarri urtarrilaren lehen aste hauetan. Proiektu hauen helburua ez da soilik ezagutza akademikoak bereganatzea, baizik eta planteatutako erronkei…
Read MoreSexologia tailerra Almeneko LH 4. mailan
Ostiralean sexologia tailerra izan zuten Almeneko LH4ko ikasleek “Samurrak” elkartearen bitartez. Hainbat gai landu ahal izan zuten ikasleek, adibidez generoaren kontzeptua, gizartean dauden aurreiritzi desberdinak… Ikasleak “Eta gero zer?” PROIa lantzen ari direnez, lotura interesgarria izan da eta tailerrak PROIa aberasteko balio izan du. Gauza benetan interesgarriei buruz hitz egin ahal izan dute guztiek eta…
Read MoreAlmen60: artikulua Diario Vasco egunkarian
Almen60 ospakizunaren inguruan, instagramen (@Almenikastola60) maiz-maiz publikatzen ditugun argazkiak sona haundia izaten ari dira. Ikasle, ikasle-ohi, guraso eta ikastolako bestelako lagunen interesa piztu dute, eta ari zaizkigu argazki zaharrak edo gertatutakoen oroitzapenen kontakizunak handik eta hemendik iristen. DiarioVasco egunkarikoak ere hurbildu zaizkigu gaiaz galdezka. Hemen pasa den astean publikatu zuten artikulua: Bide batez, asteazken honetarako,…
Read MoreBatxi 2 zientifikokoak Laboratorioumen
Pasa den ostegunean Batxi 2 zientifikoko ikasleak Bergarako Laboratoriumean egon ziren transgenikoen inguruko saio praktiko bat egiten. EHU-ko 2 ikerlari eta irakaslek gidatu zuten saioa. Gustora ibili ziren mikropipeta, gene fluoreszente eta euli transgeniko artean.
Read More