DBH2koak Joko Olinpikoetan
Aurten ere elkartu dira gure ikastolako DBH 2ko ikasleak, taldeka antolatuta, Joko Olinpikoak egiteko prest. Arrasateko Iturripen aritu ziren pasa den asteko goiz oso baten.
Begirale lanetan, irakasleez gain, batxilergoan monitoretza titulua ateratzen ari diren ikasleeak izan zituzten. Irudietan ikusiko duzuen bezala, goizeko hotzari berehala gailendu zitzaion umore ona eta kiroletan tajuz jarduteko gogoa. Hemen egunak emandakoak argazkitan:
