Almeneko LH 3koak Artium Museoan
Almeneko 3. mailako ikasleek egun berezi bat pasa genuen Artium Museoan. Bertan, PROI proiektuarekin lotuta, kultur aniztasunaren lanketa egin genuen, artearen bidez kultura desberdinak ezagutuz eta hausnartuz. Museoko artelan ezberdinak ikusi ondoren, ikasleek jarduera sortzaile bat egin zuten: bakoitzak bere kulturaren mapa ideal eta propioa sortu zuen, ikasitakoa eta bere ikuspegia irudikatuz. Egun aberasgarria eta polita izan zen guztiontzat.
