Batxiko ikasleak European Youth Parliament-en parte hartzen
Beste urte batez, Almen eta Gaztelupeko batxi 1eko ikasle talde batek Eurpepan Youth Parliament ekimenean parte hartu du. Aurten Donostian, udaletxeko aretoan antolatu dute jardunaldia eta bertan izan dira Janire Iglesias, Nahia Pasamar, Amaiur Linazisoro, Oxel Urzelai, Maialen Mallaut, Mikel Aramendia, Iban Agiriano, Alaitz Gorosabel, Andoni Osinalde, Jon Arnaiz, Naroa Unamuno, Izotz Fernandez eta Unax Mondragon ikasleak. Euskal Herriko toki desberdinetako ikasleak ezagutzeaz gain, gaur egun puri-purian dauden gaiei buruz eztabaidatzeko aukera izan dute, ingelesez, eta parlamentuetan ohikoak diren seriotasun eta formalitate testuinguruan . Asteburu bikaina igaro dute bai ikasleek eta bait beraiekin egon diren irakasleek ere!
