DBH1eko ikasleok EHko Herria PROIa landu dugu
DBHko lehenengo mailan EHko Herria PROIa landu dugu. Iraunkortasuna du ardatz proiektu honek eta ikasleekin 8 alorren lanketa eginez osatzen ari gara bere muina. Proiektuan zehar ipar izan dugun galdera gidaria honakoa izan da: “nola lagundu diezaiekegu unibertsitateko ikasleei/inguruko enpresei gure herria iraunkorragoa bihurtzeko produktuak sortzen?”
Kale inkestak egin genituen Eskoriatza, Aretxabaletan zein Arrasaten eta ikerketa atala osatzeko Gizabidea fundaziotik Lur eta Elena etorri ziren gurera. Gizabidea fundazioa zer den eta momentuko proiektuen berri azaldu ziguten. Benetan interesgarria izan zen gurekin partekatu zuten informazioa.
Proiektuari amaiera emateko, talde bakoitzak herrian identifikatutako beharrizan bati erantzuteko proposamen bat garatu eta maketa batean eraiki du, ikasitakoa praktikan jarriz eta iraunkortasunari buruzko hausnarketa sakona eginez.
Jarraian, irudiak:
