Gabon kanpaina abian da!

Ikastola eta kooperatiba garelako elkartasuna gure baliabide garrantzitsuenetakoa da. Ikastolak, oro har, eta Arizmendi bera, ez lirateke posible izango elkartasunik gabe. Lerro hauen bidez, Euskaraz Biziko kamiseta eta osagarriez gain, Seaskari (Iparraldeko ikastolen federazioa), Xibero, Arberoa, Kaskarotenea eta Hendaiako ikastolei eta Nafarroako Hegoaldeko laborantzari eta euskalgintzari bultzada bat emateko aukera eskaintzera gatozkizu. Eskura ditzakezun produktuak:…

Read More

Garapen Pertsonala lantzeko talde motorra eratu dugu Ikastolan

Gure ametsa lurreratzen jarraitzeko bidean, irmo jarraitzen dugu lanean gure Ikastolan. “Gero eta ziurtasun gutxiago eskaintzen digun mundu honetan barne-sendotasuna izango duten pertsonak garatzen lagundu nahiko genuke ondorengo urteetan; gure gazteei, ikastolatik irteten direnean, bizi diren inguruan bizi direla ere, eragile aktibo izateko gogoa piztu diegula senti dezaten amesten dugu. Eta ikastolan egindako ibilbidean, ingurua…

Read More

Ezkurtxo eguna ospatu dute Jose Aranakoek

Joan zen larunbatean Ezkurtxo eguna ospatu genuen Marinen, eta Jose Arana eta Almeneko LH 1etik LH 4ra arteko haur zein gurasoak bertaratu ziren. Ezkurtxok berak eman zuen ongi etorria eta gerturatu zirenek ipuin kontaketa, txapa tailerra, tiragomak, goitibeherak, eta tuneletik ibilbidea egiteko aukera izan zuten. Txokolate bero bat edanez eman genion amaiera goizari! Irudiak. Testua:…

Read More

Mundukideren VIII Lasterketa solidarioan parte hartu genuen

Igandean Mundukide Fundazioaren aldeko lasterketa ospatu zen Urkulun, Kooperatiben arteko VIII. lasterketa hain zuzen. Aurtengo edizioa, Krean, Atlhon eta Fagor Elektronika kooperatibek antolatu dute, Mundukiderekin batera.  Lasterketan Kooperatiba ezberdinetako kideek hartu zuten parte, hiru modalitate ezberdinetan; nordic walking, oinez edo korrika.  Gure Ikastolako hainbat kidek parte hartu zuen ekimen solidario honetan. Profesional talde ezberdinez gain,…

Read More

Erreka garbiketa auzolanean parte hartu genuen

Larunbatean Debagoienean Errekak Garbi Auzolanean ekimena izan zen gure bailaran. Herri ezberdinetan erreka eremu eta inguruetan aurkitutako zaborra batu zuten ekimenean parte hartu zuten herritarrek. Gure Ikastolako profesional zein familia ugari gerturatu ziren auzolanera. Arrasaten, Monteazpi, San Isidro eta Elorregitik abiatuta, herria zeharkatzen duten bi errekak (Aramaio eta Deba) garbitzen aritu ziren.  Garbiketa ostean, hamaiketakoa…

Read More

DBH 3koek ITSASTOLA interpretazio zentroa gauzatu dute

Urriaren 19an, Gaztelupe guneko DBH 3ko ikasleek Itsastola, Lurra planetako hidrosferarekin, eta batez ere, itsasoarekin lotura duen interpretazioa zentroa, gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz. Gustura aritu ziren…

Read More

LH 5eko ikasleek auzolana egin dute, “Auzotik Mundura” PROIari amaiera emateko

LH 5eko ikasleek “Auzotik Munduari” PROIari amaiera emateko, auzolana antolatu dute. Proiektuan zehar, gure gizartean eragina duten kutsadura desberdinak ikerketu ondoren, inguruneari egiten dizkiogun kalteak identifikatu dituzte. Arimazubi eta Almeneko ikasleek gauzatu dute PROI hau. Arimazubikoek kalte horiek arintzeko helburuarekin, taldeetan antolatu eta ekintza desberdinak burutu dituzte. Talde batzuk, Monterron, Santa Barbara eta Deba ibaiko…

Read More

EKKO formazio saioak

Pasa den asteartean, Arrasateko LH 5 eta 6ko iraskasleok EKKO (Eskola Kirola Komunitatea Osasuna) programaren formazio saioan egon ziren, Arrasate Herri Eskolako irakasleekin batera. Bertan programaren nondik norakoak sakonago ezagutzeaz gain, eragile ezberdinak elkartzeko aukera izan zuten; Arrasateko Udaletxeko teknikariak, Mondragon Unibertsitateko irakasleak, programan hezitzaile lanetan aritzen direnak eta Txatxilipurdi elkarteko zein San Juan de…

Read More

Euskaldunon hizkuntza eskubideen alde, azaroaren 4an, denok Bilbora!

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasatetik autobusak antolatuko dira; 14:40etan, 10:50etan eta 15:00etan, hurrenez urren. Izena emateko: Aretxabaleta: Urbaltz tabernan eta…

Read More

Familientzat Innovamat saioetarako izen-ematea zabalik

Badakigu ezagutzen ez gaituzten familiei Innovamat azaltzea erronka handia izan daitekeela. Horregatik, online saio batzuk egingo ditugu gure proposamena zertan datzan azaltzeko eta familien kezkei erantzuna emateko asmoz. Saioak mailaka eta etapaka antolatuko dira, familiek ezagutu dezaten ikasleek ikasgelan zehazki zer lantzen duten. Proposamena ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, matematikako eta aholkularitzako adituekin batera. Izen-ematea, esteka honen…

Read More