LH 5eko ikasleek auzolana egin dute, “Auzotik Mundura” PROIari amaiera emateko
LH 5eko ikasleek “Auzotik Munduari” PROIari amaiera emateko, auzolana antolatu dute. Proiektuan zehar, gure gizartean eragina duten kutsadura desberdinak ikerketu ondoren, inguruneari egiten dizkiogun kalteak identifikatu dituzte. Arimazubi eta Almeneko ikasleek gauzatu dute PROI hau.
Arimazubikoek kalte horiek arintzeko helburuarekin, taldeetan antolatu eta ekintza desberdinak burutu dituzte. Talde batzuk, Monterron, Santa Barbara eta Deba ibaiko zaborra jasotzen aritu diren bitartean, beste talde bat txoriendako etxolak egiteaz arduratu da. Egindako lanaren ondoren indarrak berreskuratzeko, hamaiketako bat antolatu dute. Erosketak egiteaz eta guztia prestatzeaz ere, beraiek arduratu dira. Azkenik, komunikazio talde bat ere buru-belarri aritu da goiz guztian zehar, argazkiak ateratzen eta bideoak grabatzen. Guzti horiekin, bideo hau sortu dute. Bideoa.
Almenekoak, berriz, Leten izan dira auzolana egiten. Goizean lehenengo orduan atera dira Almenetik bertatik, eta Lete bidean eta auzoan bertan topatu duten zaborra jaso ondoren, Almenera itzuli dira. Auzolanak eskatzen duen bezala, itzuleran hamaiketakoa izan dute. Eta aurtengoan, berrikuntza gisa, jolas batzuk ere antolatu dituzte antolatzaile taldekoek. Antolatzeko hiru talde sortu dituzte: komunikazioa, hamaiketakoen ardura eta antolatzaileak. Lehenengo PROIan galdera gidari honi erantzun behar izan diote: “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean?”. Irudiak.
Lan bikaina benetan!
Testua: Arimazubi eta Almeneko LH 5eko ikasleak.