Saharara Herriarekin batera abiatzear dugun elkarlanaren harira, Fronte Polisarioak EAEn duen ordezkariaren bisita jaso dugu

Lanbide Heziketako Mikroinformatika zikloko ikasle eta irakasle taldea, Berrerabilpen eta Prestakuntza Zentroa (BPZ) proiektuan lanean aritu da azken ikasturteetan. Duela bi urte abiatu zuten ekimen honetan, enpresa zein norbanakoen ordenagailu zaharrak jaso eta gobernuz kanpoko erakunde ezberdinen bitartez dohaintzan eman, edo prezio sinboliko batean saldu egiten dituzte.  Bada, azkenaldian BPZ ekimena aurrerapauso politak ematen ari…

Read More

Lema eta logo lehiaketa egingo dugu, Arizmendi Ikastolaren 20. urteurrenaren baitan

2023-24 ikasturtea, Arizmendi Ikastolaren 20. ikasturtea da. Arizmendi sortu  genuen Ikastola ezberdinon ibilbidea luzeagoa izan arren, duela 20 urte bat egin genuenetik emankorra izan da profesional, guraso, ikasle, kolaboratzaile eta herri eragile desberdinok batera egin dugun bidea.  Urteurren honen baitan, Ikastolako komunitateko kide guztiontzat zabalik egongo den lema eta logo lehiaketa bat abiatuko dugu, ikasturte…

Read More

Basabeazpikoak Gure Zirkua bisitatzen izan ziren

Iritsi da Gure Zirkua Aretxabaletara. Basabeazpiko 3, 4 eta 5 urtekoak bisitan joan dira ongi-etorriaematera, eta lan eta lan harrapatu dituzte montajean zebiltzala. Iker Galartza, “Poxpolo” bera ere hurbildu da agurtzera eta Ikastolan jartzeko horma-irudiak oparitu dizkigu. Irudiak. Eskerrik asko, Gure Zirkua! Testua: Basabeazpiko taldea.

Read More

‘Haurren aurrean helduok heldu’ kanpaina abiaraziko da

Urriaren 19tik 29ra bitarte, GEIKE-ko kideok Haurren aurrean helduok heldu dinamika abiatzera goaz. Haurrekin harreman estua daukagun helduon hizkuntz ohituretan eragitea bilatzen duen ariketa da berau. Ahalik eta proposamen osatuena garatzeko asmoz, bilera ireki bat egingo dugu irailaren 13an, 18.00tan, Arrasateko Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. 0-12 urte arteko haur baten guraso, senide edo zaintzailea bazara…

Read More

Urriko euskarazko produktuen katalogoa

Abian da 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako urriko euskarazko produktuen katalogoa. Zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala.   Azken nobedadeak ikusteko, sartu web gunean.

Read More

[GOGORARAZPENA] Debagoieneko bigarren erreka auzolana egingo da zapatuan, urriaren 21ean

Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu gara First Lego Leaguen 2 sari lortuz

Debagoienenan Errekak Bizirik Auzolanaren bigarren edizioa egingo da zapatuan, urriaren 21ean, Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Antzuolan, Elgetan eta Aramaion. Leintz Gatzagan, berriz, urriaren 28an egingo da. Errekak garbitzeaz gain, ibaira hurbiltzea, Debagoieneko herriak inguratzen dituzten bailarako errekak ezagutzea eta herritarren arteko bilgune izatea du helburu egitasmo honek. Iaz 600 lagun inguruk hartu zuten parte.…

Read More

Maritxu Kajoi festan murgildu ziren Arrasateko txikienak

Ostiralean Arrasaten ospatu zen Maritxu Kajoiren bueltan ekintza bereziak antolatu genituen Olarte, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan. Batzuk kalera irten ziren Maritxuri abestu eta lora sorta ematera, beste batzuk, ordea, gorbata, lora eta eskapularixo dotoreak margotu zituzten.  Festa giro ederrean pasatu zuten ostirala! Jarraian irudiak:   Olarte guneko argazkiak  Umezaintza guneko argazkiak  Santa Teresa  guneko argazkiak 

Read More

Nafarroa Oinez 2023 – Nafarroan euskara ofizial izateko aldarrikapena

Igandean egin zen Etxarri-Aranatzen Nafarroako Ikastolen aldeko jaia. Nafarroan bizi diren pertsona guztien eskubide linguistikoak errespetatzea eta hezkuntza euskaraz jaso ahal izatea izan zen festako aldarrikapen nagusia. Gure Ikastolatik Almen, Basabeazpi eta Jose Aranako irakasle talde bat izan zen bolondres lanak egiten. Goizetik joan ziren bertako giroaz gozatzera, eta arratsalde partean edariak eta janaria banatzen…

Read More

PROI-ak martxan ditugu!

Ikasturtea hasi genuenetik ia hilabete pasa da eta poliki-poliki bagoaz IEM ezberdinetan murgiltzen.  Ikastolako  ERDU, GURA, BATU eta IZEN egitasmotan PROIak martxan ditugu jada. Proiektu hauetan, ikasleek egoera errealetan oinarritutako arazo edo erronkei aurre egiten diete, talde kooperatiboetan zein bakarka lan eginez.  Egoera-arazo-erronka-behar hau galdera gidari moduan formulatzen da  eta proiektuaren bukaeran, hasieran planteatutako erronka…

Read More