Orokorra
AED-ren 40.urteurreneko erakusketa Gaztelupen
“AED, 40 urte Arrasate euskalduntzen” erakusketa Gaztelupeko aretoan kokatu da azken bi asteetan. Lehenik eta behin, erakusketaren berri emateko, irakasleentzako formazio saioa egin zen Itxaro Artolaren eskutik, eta azken asteetan irakasle bakoitzak bere ikasleekin bisitatu eta landu du erakusketa. Aurreikusita geneukan helburu nagusietako bat bete dugula esan dezakegu: Arrasaten euskara biziberritzeko egin den lana gazteei…
Read MoreGarabidekoen bisita izan genuen Almenen
Joan zen asteazkenean Garabideko talde baten bisita izan genuen Almenen. Izan ere, munduan hizkuntza minorizatuen hezkuntzan lanean ari den lagun taldea etorri zen gurera. Besteak beste ondorengo hizkuntzak entzuteko aukera izan zuten beraiekin solasean aritu ziren DBH 1ko ikasleek: mapuchea, criollo-a, maiak, quechua, amazigera etab. Gure ikasleek aukera paregabea izan zuten beraiengandik ikasteko eta esperientziak…
Read MoreAlmen eta Basabeazpikoak San Migel jaietan murgilduta
Iraileko azken asteburuan ospatu ziren San Migel jaiak Aretxabaletan. Eta urtero bezala, Almeneko gazteek gauza ezberdinak saldu zituzten azokan: ikasbidairako pastelak, tortilla pintxoak, edariak… Horrez gain, otar baten zozketa ere egin zen eta honen zenbaki saritua 1612 izan zen. Txikienak berriz, beraiek sukaldatutako errezetak saltzen egon ziren: kokozko bolatxoak, krispetak… Eta nola ez, gure ikastolako…
Read MoreHizkuntzaren garapenarekin lotuta, optometristen formazioa jaso dute hainbat profesionalek
ERDU eta GURAko profesionalek hizkuntzaren garapenaren inguruan egiten ari diren lanketaren barruan, ikusmenak duen garrantzia kontutan izanik, Arrasateko optometristen eskutik formazio bat jaso dute. Leire Teilleriak eta Ainhoa Barrenetxeak emandako informazioak, Maria Castellanarekin heldutasun mugarrien inguruan ikasitakoa osatzen lagundu du. Hala, hizkuntzaren garapenean ezagutzak areagotu ditugu gure Ikastolan. Jakin, gurasoek formazio berdina jasotzeko aukera izango…
Read More“Passion for Knowledge” jardunaldietan izan ziren batxi 2koak
Aurreko astean fisikako 2.nobel sariarekin eta Pedro Miguel Etxenikerekin egon ziren Almeneko eta Gaztelupeko batxi 2ko zenbait ikasle, “Passion for Knowledge” izena duen jardunaldietan, Bilbon. “Passion for Knowledge” jaialdiaren helburua da zientzia funtsezko kultura-jarduera gisa sustatzea, hurrengo belaunaldien ongizateari laguntzeko eta ezagutza nabarmentzeko zientzia-, teknologia- eta kultura-aurrerapenaren eragile gisa. Irudiak.
Read MoreDebagoieneko bigarren erreka auzolana egingo da urriaren 21ean
Debagoienenan Errekak Bizirik Auzolanaren bigarren edizioa egingo da urriaren 21ean, Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Antzuolan, Elgetan eta Aramaion. Leintz Gatzagan, berriz, urriaren 28an egingo da. Errekak garbitzeaz gain, ibaira hurbiltzea, Debagoieneko herriak inguratzen dituzten bailarako errekak ezagutzea eta herritarren arteko bilgune izatea du helburu egitasmo honek. Iaz 600 lagun inguruk hartu zuten parte. Ekimenean…
Read More[GOGORARAZPENA] Mundukideren VIII. lasterketa Solidarioa egingo da urriaren 22an
Aurten ere Aretxabaletako Urkulu urtegian ospatuko da Mundukideren lasterketa solidarioa. Mundukide Fundazioak munduan zehar dituen elkartasun proiektuei laguntzea helburu duen ekimen honen VIII. edizioa izango da aurtengoa, eta korrika, oinez zein nordic walking modalitatean parte hartzeko aukera egongo da. Izen-ematea urriaren 17ra arte egongo da zabalik, eta esteka honen bitartez egin ahal izango da. Animatu!
Read MoreHizkuntzaren garapenaren oinarrien inguruko online ikastaroa, Maria Castellanaren eskutik
Pasa den asteartean, hilak 26, hizkuntzaren garapenaren oinarrien inguruko ikastaroa eskaini zuen Maria Castellanak gure Ikastolan. GURAko familia eta irakasleei zuzendutako online formazioa izan zen, eta guztira 90 pertsonek hartu zuten parte. Ikastaroan egoteko aukerarik izan ez bazenuen, hemen duzu bideoa ikusgai.
Read MoreIkasleen ekarpena Errigorari
Aurten hamar urte dira Errigora ekimena martxan jarri zenetik eta hau nolabait ospatzeko, proposamen bat luzatu digute Errigorako antolakuntzatik. Izan ere, postal batzuk bidali dizkigute eta Gaztelupeko zein Almeneko ikasleak bizikidetza orduan kanpaina honen inguruan informatzen ibili dira. Ostean, bidalitako postalak osatu dituzte mezu ezberdinekin. Gero postal horiek Errigorak saltzen dituen kaxetan joango dira. Postalen…
Read MoreKilometroak ´23: Gaztelupekoen erronka eta ERDUkoen ekintza bereziak
Gaztelupeko DBH 3ko ikasle talde bolondres bat, Oreretako Kilometrotan izan zen igandean. Beste 20 ikastolekin batera erronkan parte hartu zuten, eta proba ezberdinetan lehiatu ondoren, ez zuten saririk lortu baina bizitako esperientzia ederra izan zen. Erronka hau nerabeek jaiak beste era batera bizi ditzaten, Kilometroen baitan 14-16 urteko gazteentzat urtero antolatzen den txapelketa ekimen bat…
Read More